Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hitzaldia: "Lokalizazioa: softwarea, webguneak eta bideo-jokoak euskarara itzultzen / euskaraz jartzen"

eizie
2013-11-20 18:53

Edukia

Internet, ordenagailuak, telefono mugikorrak, tabletak: teknologia berriek leku garrantzitsua hartu dute gure bizitzan, eta, jakina, euskarri horietako edukiak ere itzuli egin behar dira.

Itzulpengintzaren alor espezializatu horri lokalizazioa deritzo, eta, hitzaldi honetan, sektorearen alderdi nagusiak izango ditugu hizpide. Software, webgune eta bideo-jokoen itzulpenaren ezaugarriak azalduko ditugu, hala nola prozesua, tresnak, hizkuntzaren berezitasunak, zailtasunak… Itzultzailearen ikuspuntutik landuko dugu gaia, eta helburua da beste arloetako itzultzaileak eta zuzentzaileak hurbiltzea etengabe hazten eta zabaltzen ari den esparru honetara.

Hizlaria

Ane López, itzultzaile eta lokalizatzaile autonomoa. Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi ostean, itzulpengintzari eta teknologia berriei buruzko Tradumatica masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Harrezkeroztik, bere kabuz dabil lanean, eta nazioarteko informatika-enpresa ezagunen hainbat produktu euskarara ekartzeko proiektuetan parte hartu du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu