Teknologia albisteak

«Haur eta gazte literatura itzultzen» ikastaroa antolatu du EIZIEk

Erabiltzailearen aurpegia
2015-05-27 : 12:09

«Haur eta gazte literatura itzultzen» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Manu Lopez Gaseni irakaslearekin. Gasteizen izango da, EHUko Letren Fakultatean, 2015eko ekainaren 22tik 24ra, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Guztira 12 ordu izango ditu. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.

 

Helburuak

Garbi dago haur eta gazte literatura (HGL) genero periferikoa dela. Horrek, ezbairik gabe, desabantaila ugari dakartza, baina abantailak ere baditu: zenbaitetan, HGLren sukaldean egosten dira gerora Literatura Handiaren jangela dotorean zerbitzatzen diren plater interesgarri batzuk.

Gainera, periferikotasun horrek, itzulpengintzaren ikuspegitik, hainbat adituk proposatutako estrategia berriak saiatzeko bidea ematen du. Nola egokitu daiteke album ilustratu bat edo poema bat gure haurrek irakurria eta onartua izateko?

Hori guztia eta gehiago landuko da ikastaro honetan, testuekiko eta irudiekiko dialogoan, ariketa eta adibide askoren bitartez.

Erantzun

Sartu