Teknologia albisteak

Idazlea Itzultzaileen Lantegian. «Danele Sarriugarte: 'Erraiak' besteratzen»

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-17 : 16:27
Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere Idazlea Itzultzaileen Lantegian itzulpen-tailerra antolatu de EIZIEk, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz. Ekintza aberasgarri honen bitartez, zenbait helburu lortzen ditugu, hala nola literatur itzulpengintza eta itzultzaileen lana sustatzea, euskal literatura atzerrian ezagutarazten laguntzea, sorburu hizkuntza euskara duten liteartur itzultzaileen zerrenda osatzea.
Idazlea eta itzultzaileak

Aurten bertan argitaraturiko opera prima bat izango dute itzulgai lantegian parte hartuko duten itzultzaileek: Danele Sarriugarteren Erraiak liburuaren pasarte bat. Hiru izango dira aurtengoan xede hizkuntzak, eta lau itzultzaile ariko dira lanean. Edurne Alegriak frantsesera itzuliko du testua, Esti Lizasok katalanera, eta gaztelania izango dute xede bai Miren Iriartek eta baita Danele Sarriugartek ere. Elizabete Manterolak koordinatuko du tailerra. Donostian jardungo dute, EIZIEn, urriaren 20an eta 21ean. 

 
Amaiera-ekitaldiak jendaurrean
 
Mahai-ingurua eta irakurraldi laueleduna
  • Donostian, 2014ko urriaren 22an, Garoa Kultur Lab liburu-dendan, 19:00etan.
  • Parisen, 2014ko urriaren 24an, Sorbone Nouvelle Unibertsitatean, Miren Ibarluzeak lagundurik. 
Gonbidatuta zaudete!

Erantzun

Sartu