Sustatu logoa Teknologia albisteak

EIZIE XXXII. Uda Ikastaroetan: Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak

eizie
2013-05-21 12:55

Ikastaro honen bitartez, azken urteotan nazioarteko literatura-lanak  euskaratzeko egiten ari den bideaz gogoeta egin nahi da: orain  arteko ibilbidearen berri eman, ebaluazioa egin,  hautatutako kanonaz  hausnarketa egin, itzultzaileen eguneroko jarduna ezagutarazi,  itzultzaileek aurre egin behar izaten dieten arazoak aurkeztu,  proposatzen dituzten konponbideak azaldu... Arreta berezia jarri nahi  zaie Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz argitaratzen diharduen «Literatura Unibertsala» eta «Urrezko Biblioteka» bildumei.

Hona hemen ikastaroaren helburuak, xeheki:

  • «Literatura Unibertsala» bildumaren nondik norakoen berri ematea: nola sortu zen, nolako ibilbidea egin duen, zer asmo dituen etorkizunerako.
  • Euskal literatura-sistemaren barruan bildumak nolako eragina izan duen ebaluatzea.
  • Bildumak kritikaren eta irakurleen aldetik nolako harrera izan duen aztertzea.
  • Bildumak literatura-itzultzaileentzat zer-nolako garrantzia izan duen aztertzea.
  • Bilduman aritutako itzultzaileen lana bertatik bertara ezagutzea.
  • Itzulgaiak nola landu erakustea.
  • Itzultzaileek zer behaztopa-harri izaten dituzten aurkeztea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu