Teknofiloen albistegia

Eremu mistoak Euskararen Ordenantza behar du

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-01 : 22:08

47 udalek Euskararen Ordenantza egokia egiteak nabarmen hobetuko luke euskararen egoera Nafarroan, eta akuilu izanen litzateke beste erakundeentzat.

2017ko ekainaren 9an 44 udalerri sartu ziren Nafarroako eremu mistoan. Urte batzuk lehenago beste hiru sartu ziren. Denak euren borondatez sartu ziren. Hala ere, lehengo dinamikari jarraitu diote, oro har, oraindik eremu “ez euskaldunean” izanen balira bezala.

Nafarroako erakunde publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretuak helburu hauek dauzka eremu mistorako: “Eremu mistoan, gauzagarri egitea herritarrek duten eskubidea euskaraz nahiz gaztelaniaz zuzentzeko Nafarroako administrazio publikoengana, beren erakunde publikoengana eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateengana, bai eta beharrezkoak diren tresnak zehaztea ere ahalbidetzeko euskara eta gaztelania erabil daitezen herritarrei zerbitzua emateko; betiere, eremu horretako udalerrien errealitate soziolinguistikoarekin bat”.

Dekretu horrek ezartzen du eremu mistoko toki entitateek beren jarduketa-esparruaren barnean beren planak prestatuko dituztela helburu horiek erdiesteko.

Euskararen ordenantzen bidez gauzatu daitezke plan horiek, eta gure ustez Antsoaingo Udaleko Euskararen Ordenantza izan daiteke eredu egokia, nahiz eta hori zenbait arlotan hobegarria den.

47 udalek Euskararen Ordenantza egokia egiteak nabarmen hobetuko luke euskararen egoera Nafarroan, eta akuilu izanen litzateke beste erakundeentzat.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu