Zaila da ulertzea aldaketaren aldeko udal batek nola urra dezakeen horrela euskararen ordenantza, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak nola baimendu duen, ordenantza hain zehatza eta argia izanik.
ZIZUR: EUSKARAREN ORDENANTZA BETE BEHARRIK EZ
Zizur Nagusiko Udaleko Euskararen Ordenantzaren arabera, “Zizur Nagusiko Udalak lanpostuak betetzeko egiten dituen deialdi guztietan, euskaraz jakin beharrik ez dagoenetan, merezimendua izanen da euskaraz jakitea” (2008-6-4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 18. art.).
Baina Zizur Nagusiko Udalak ez zuen halakorik bete administrazi-ofizialentzako lan deialdian: euskara ez zen merezimendu gisa baloratu derrigorrezkoa ez zen kasuetan (2017-10-13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Horren aurkako errekurtso bat jarri zen, baina Nafarroako Administrazio Auzitegiak ontzat eman zuen deialdi hori (2018-2-15ean).
Zaila da ulertzea aldaketaren aldeko udal batek nola urra dezakeen horrela euskararen ordenantza, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak nola baimendu duen, ordenantza hain zehatza eta argia izanik.
Erantzun
Sartu