Teknologia albisteak

Burlatako eragileak, Euskararen Ordenantza murriztearen kontra

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-22 : 20:59

Hauek dira Navarra Sumak eta PSOEk egin nahi dituzten murrizketak: desagerrarazi nahi dute euskara meritu moduan puntuatzeko beharra, gaztelania euskararen aurretik jartzea aurreikusten da testu eta errotulazioetan (indarrean dagoen Euskararen Foru Dekretuaren aurka), kendu egin nahi dute D ereduaren aldeko kanpainak egiteko beharra eta euskara ikasteko migratzaileentzako kanpainak egiteko beharra, euskaldunen zentsua desagerrarazi nahi dute…

BURLATAKO ERAGILEAK, EUSKARAREN ORDENANTZA MURRIZTEAREN KONTRA

 

Navarra Sumak eta PSOEk aurrera segitzen dute Burlatako Euskararen Ordenantza murrizteko, baina Burlatako hainbat eragile euskaltzalek alegazioak jarri dituzte, halakorik ez egiteko. Osoko Bilkuran aztertu beharko dira alegazio horiek.

Hauek dira Navarra Sumak eta PSOEk egin nahi dituzten murrizketak: desagerrarazi nahi dute euskara meritu moduan puntuatzeko beharra, gaztelania euskararen aurretik jartzea aurreikusten da testu eta errotulazioetan (indarrean dagoen Euskararen Foru Dekretuaren aurka), kendu egin nahi dute D ereduaren aldeko kanpainak egiteko beharra eta euskara ikasteko migratzaileentzako kanpainak egiteko beharra, euskaldunen zentsua desagerrarazi nahi dute…

Hala, alegazioak aurkeztu dituzte eragile hauek: Axular Elkartea, AEK, Gubaigu - Ermitaberriko Guraso Elkartea, Burlata Futbol Eskola eta beste batzuk.

Euskaltzaleek egindako alegazioen helburuak honako hauek dira: ordenantza aldatzeko proposatu diren aldaketak ezeztatzea; langile elebidunen gutxieneko portzentajea ezartzea, aplikatu beharko baita hirugarrenek emandako zerbitzu publikoetan ere; langile guztiak elebidunak izatea Musika Eskolan eta Haur Eskolan; merituaren puntuazioa zehaztea (% 5, eta jendaurreko lanpostuetan % 10); euskararen aldeko kanpainak egiten ez badira, hurrengo urtean aurrekontu bikoitza eskatzeko bide judiziala irekitzea.

Gainera, salatu behar da batzuetan ez dutela bete oraingo Euskararen Ordenantza: esaterako, ez dute kanpainarik egin euskararen alde. Halaber, Plantilla Organikoan, ez dituzte errespetatu euskararentzat ezarritako portzentajeak (% 5eko eta % 10eko balioa), lanpostu publikoak egonkortzeko prozesuan (modu ilegalean, ez baitute erabili Plantilla Organikoak aldatzeko prozedura). Etorkizun latza du euskarak Burlatako oraingo agintariekin. Beraz, alegazioak bultzatzeko mugimendu gehiago eragin beharko da. Horretan saiatuko gara.

2023-01-22.

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA.

Erantzun

Sartu