Arartekoak gomendio hau eman dio Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari: Beharrezko neurriak har ditzala, berma dadin herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea. 2023ko urtarrilaren 3an eman zion gomendioa Nafarroako Arartekoak.
ARARTEKOAK ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOARI: BERMA DEZALA EUSKARAZKO ARRETA
Arartekoak gomendio hau eman dio Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari: Beharrezko neurriak har ditzala, berma dadin herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea. 2023ko urtarrilaren 3an eman zion gomendioa Nafarroako Arartekoak.
Partzuergoak 12 lanpostu ditu, eta ez zen lanpostu elebidunik aurreikusi 2022ko Plantilla Organikoan. 2017tik, Partzuergoko kide diren Adios eta Tirapu eremu mistoan daude eta, beraz, bertako herritarrek legez eskubidea dute Administrazioari euskaraz zuzentzeko.
Kexa jarri genuen, eta Partzuergoa saiatu zen argudiatzen, batetik, Administrazioan Euskaraz Taldea ez zegoela legitimatuta kexa aurkezteko, eta, bestetik, Partzuergoko langile batzuek badakitela euskaraz. Arartekoak ez zituen argudio horiek onartu. AETren legitimazioa onartu zuen, eta, langile batzuek euskaraz jakiteari dagokionez, baldin Plantilla Organikoan profil elebiduna jasotzen ez bada, langile horiek alde egin dezakete, eta horien ordezkoek beharbada ez dute jakinen. Plantilla Organikoa da profil elebiduna bermatzeko tresna. Hala ulertu zuen Arartekoak ere.
Bi hilabete ditu Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak gomendioa onartzen duen erantzuteko. Espero dezagun onartzea.
Erantzun
Sartu