Non dago #WhatsappEuskaraz?
Nork ez du Whatsapp-eko edota Android SEaren konfigurazioa goitik behera begiratu aplikazioa euskaraz jarri ahal izateko? Bada, ez gehiago saiatu. Ezin baita horrela behintzat euskaraz jarri.
Azalpena
Androiderako garaturiko aplikazioak hizkuntza bat baino gehiagotan egon ahal izateko bi aukera daude:
1) Aplikazioa berak aukera emanez. Hizkuntza aldaketa gauzatu ahal izateko mekanismo eta aukera guztiak aplikazioak berak ditu. Adibidea: Gure ZARAUTZapp. (Gure kasuan hau ez da betetzen)
2) Erabiltzen ari garen hizkuntzaren informazioa sistema eragiletik hartuz (Android konfiguraziotik). Hau da, segun eta zein hizkuntzatan duzun Android, horrela izango dituzu aplikazio hauek baldin eta hizkuntza horretara itzuliak badaude. Gainontzean, defektuz, ingelesez aurkituko dituzu. (Gure kasuan itzulpena egina dago, baina zenbait Androidek ez du Euskara hautatzeko aukerarik ematen).
A ze marka!!!
BETA konponbidea
Hurrengo pausuak jarraituz, erdibideko konponbide bat aurkituko dugu. Baina, ez da azken emaitza izango!! Goian azaldu dudan bezala, zuen Android sisteman euskara whatsapp-ean besterik existitzen ez denez, gainerako guztia defektuz ingelesez agertuko zaizuelako. Proba egin nahi duenak, jarraitu irakurtzen:
1) Custom Locale aplikazioa deskargatu.
2) Aplikazioa ireki eta Custom atalera joan. Bertan, "Add custom locale" deritzon botoia zapaldu.

3) Agertzen den formularioan, "eu" idatzi hizkuntzaren eremuan. Eta "Add" zapaldu.

4) Sortu berri duzun konfigurazioa zapaldu eta ondoren, pantailaren eskuin aldean agertzen den ✓ botoitxoa zapaldu.

5) Goian, informazioa agertzen den zatian Current Language Basque duzula ikusten baduzu, LORTU DUZU!! Erraza ezta?

6) Whatsapp Euskaraz gozatu eta ERABILI!!

Konfigurazio lehenetsia
Atzera berriz lehengo konfigurazioa ezartzeko:
1) Aplikazioa ireki eta Default atalean es_ES aukera zapaldu.
2) Pantailaren eskuin aldean agertzen den ✓ botoitxoa zapaldu.
HURRENGO URRATSA: #AndroidEuskaraz
Erantzunak kargatzen...