Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Oraina & Geroa” jardunaldiak antolatu dituzte hirugarren urtez. Edizio honetan Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi da, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz. Honokoarekin hiru urteko zikloa itxi egiten da, eta antolatzaileek egindako lanak ondarea utzi duela azpimarratu dute. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus
Iñaki Alegria (UEU), Mikel Irizar (Gipuzkoako Foru Aldundia), Josu Labaka (UEMA) eta Paul Bilbao (Kontseilua).
Topaketak maiatzaren 12an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus
Hauxe jardunaldietako programa:
- 9:00-09:30: Jardunaldien sarrera.
- 9:30-10:30: Gaitasunaren bilakaera udalerri euskaldunetan, non-zer, faktoreen itsasoan. Imanol Esnaola (GAINDEGIAko koordinatzailea eta hizkuntzalaria).
- 10:30-11:00: Orioko HAPOaren ELEa. Imanol Azkue (Elhuyarreko aholkularia) eta Miren Vives (Projekta estudioko arkitektoa).
- 11:00-11:30: Lekarozko proiektuaren ELEa. Goizane Arana (UEMAko teknikaria) eta Marta Chamorro (baztango Euskara teknikaria).
- 11:30-12:00: Kafe etena
- 12:00-13:30: Mahai ingurua. Ereduak eta urrats berriak. Imanol Esnaola, Miren Vives (arkitektoa) eta Jabier Zabaleta (Orioko Euskara teknikaria).
- 13:30-15:00: Bazkaria
- 15:00-16:00: Neurri zuzentzaileak. Iker Salaberria (Kontseiluko koordinatzailea) eta Miren Segurola (UEMAko koordinatzailea eta jardunaldien batzorde akademikoko kidea).
- 16:00-16:30: Txertatze legala. Unai Fernandez de Betoño (Arkitekturan doktorea eta jardunaldien batzorde akademikoko kidea) eta Iñigo Urrutia (Zuzenbidean doktorea eta jardunaldien batzorde akademikoko kidea).
- 16:30-17:00: Ondorioak. Batzorde akademikoko kideek jardunaldien ondorioak plazaratuko dituzte.
IZENA-EMATEKO: www.ueu.eus
Erantzun
Sartu