Teknologia albisteak

Natur Zientzien 2. Topaketa aurkeztu dute (azaroaren 28 eta 29)

Erabiltzailearen aurpegia
2015-11-06 : 08:11

UEUren Natura Zientziak Sailak eta EuskalNatura taldeak antolatuta, datorren azaroaren 28 eta 29an Natur Zientzien 2. Topaketa egingo da Donostiako Eureka! Zientzia museoan. Bilkura honen helburua naturaren inguruan lanean dabiltzan aditu eta naturazaleen elkargune bat sortzea da. Gai eta partaideen artean diziplinartekotasuna eta dibertsitatea bilatu dute. Euskal Herri mailako alorreko aditu esanguratsuak bilduko ditu topaketa honek.

Topaketak Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko jaio ziren. Bere lehen edizioa 2013an burutu zen, alorreko kide asko erakarriz. Aurreko edizioaren nondik norakoak hemen topako dituzu.

Ikusi hemen topaketari buruzko informazio osagarria: elkarrizketak, bideoak... naturzientzientopaketa.eus

Topaketak norberak egiten duen lana gainerakoei azaltzeko eta ingurukoek egiten duten lana ezagutzeko aukera emango duen plaza izango dira. Horretarako, Euskal Herriko naturan eta zientzian eragin zuzena duten hainbat gairen inguruko hitzaldiak izango dira; taldeek, elkarteek eta erakundeek egiten duten lanaren berri eman ahal izango dute posterren bitartez; euskara eta zientzia uztartzen ditugunean sortzen zaizkigun galderen inguruan gogoeta egingo dugu mahai-inguru bat osatuz; azkenik, elkar hobeto ezagutzeko eta landutako gaiei buruz aritzeko talde-bazkari eder batekin amaituko dugu topaketa.

Matrikula egiteko: www.ueu.eus

Erantzun

Sartu