Kazetaritza egiteko gero eta tresna digital gehiago daude sarean. Baliabide hauek ezagutzeak aukera berriak eskaintzen dizkie kazetariei, baina ez da erraza tresna digital horien berri izatea. Hori kontutan hartuta, Kazetaritza Digitalerako Tresnak izeneko ikastaro bat antolatu dugu datorren hilabeterako.
Askotan beharrezkoa da gutxieneko laguntza tresna horiek erabiltzen hasteko. Gaur egungo kazetariek halabeharrez kazetaritza digitala egiteko trebatuta egon behar dute, eta ikastaro hau prestakuntza hori osatzeko pentsatuta dago.
Hori kontutan hartuta, Kazetaritza Digitalerako Tresnak izeneko ikastaro bat antolatu dugu datorren hilabeterako. Uztailaren 13 eta 14an emango da Udako Euskal Unibertsitatearen Eibarreko egoitzan, Markeskoan, eta 14 orduko iraupena izango du guztira.
Pello Urzelai Berriako IKT-en arduraduna izango da irakaslea eta besteak beste, ondoko helburu hauek betetzea da asmoa:
-Kazetaritzarako tresna digitalen ikuspegi eta ezagutza orokor bat lortzea, joera eta erreferentzia nagusien berri izanik
-Tresna aukeratu batzuen ezagutza sakona izatea: funtzionamendua, erabilera, aukerak, adibideak...
-Ariketa praktikoak egitea tresna aukeratu batzuekin
Erantzun
Sartu