UEUk 2015/2016 ikasturterako UPV/EHUrekin elkarlanean sustatu dituen lau graduondoko prest ditu, horietatik bat, mendizaletasunarena, berria. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat da goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea, euskal gizartearen formazio eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz.
Guztira, UEUk lau graduondoko sustatu ditu UPV/EHUrekin elkarlanean ikasturte honetan:
Ezaugarriak:
Diziplinartekotasuna
Gauregunekotasuna
Praktikei garrantzi berezia, bukaerako proiektuen bitartez
Sarearen erakusle, sektoreko enpresekin eta erakundeekin elkarlanean
Graduatu berriak eta profesionalak elkarlanean aritzeko asmoarekin
Informazioa, izen ematea eta matrikula:
Informazioa: www.ueu.eus
Izena emateko epea: irailaren 17ra arte. Nolanahi ere, data horretatik aurrera ere matrikulatzeko aukera egongo da.
Dirulaguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren graduondokoen lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez.
Argazkia: http://ow.ly/OIGTR
Erantzun
Sartu