
Eusko Jaurlaritzak 2012rako aurkeztutako aurrekontu proposamena aztertu du Kontseiluak, bai eta ondorio nagusi bat atera ere, Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez: Eusko Jaurlaritzak, beste behin, herritarren eskariari muzin egin eta euskararen normalizaziorako ezinbestekoak diren arau eta baliabideak esleitu gabe jarraitu nahi du.
Orain dela urtebete hasi nintzen Garaigoikoa blogean hilean birritan (gutxi gorabehera) azatzak batzen. Eta zer dira azatzak ba? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Gure kasuan euskarazko kulturgintzaren lagin txiki bat izan gura dute. Urtebetean batu ditudan 25 azatz hauek euskarari zentralitatea ematen duten euskarazko kultur jarduerak dira. Eta zergatik zentralitatea eman euskarari? Ba, txosten honen arabera, euskararen garapenerako gakoak izan diren kultur jarduerak euskarari erdigunea eman diotenak izan direlako. Eta bide horretan neure harritxoa jarri gura nuelako.
Datorren azaroaren 30ean Hizkuntza Gutxituen Telebisten inguruko MinoriTB Jardunaldia egingo da Bilboko egoitzako Multibox aretoan, goizeko 9:00etatik aurrera. Gainera, eitb.com-en zuzenean jarraitu ahal izango da. Jardunaldia edozein pertsonarentzat zabalik egongo da, bereziki, hedabideen eta euskararen munduarekin zerikusia dutenei. Sarrera dohakoa izango da eta bertaratzeko, nahikoa da minoritb@eitb.com helbidera posta elektroniko bat bidaltzearekin, izena eta abizena zehaztuta.
Datorren iganderako xake txapelketa berezia antolatu du Eibarko Klub Deportiboak. "Fischerren Ausazko Sistema" erabiliko dugu jokatzeko. Piezen ohiko kokapena ahaztuta, ausaz erabakitzen da lehenengo errenkadan izango duten hurrenkera. Horrela hasierako 960 posizio ezberdin sortzen dira. Txapelketa honekin uztailean hil zen Manuel Lopez taldekidea omenduko da. Euskal Herrian lehenengo aldiz egingo da taldekako txapelketa bat Fischerren sistema erabilita.
Getxoko euskaldunok elkar ezagutzeko hitzordu garrantzitsu bi ditugu: ostiralean Berbodromoa eta larunbatean Sendijaia egun osoan zehar. Berbodromoaren bidez euskararen erabilera aldarrikatu nahi dugu eta Sendijaia familia guztientzako topaleku izango da, euskararen bidez.
Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen erabilera areagotu egin da. Aukeren artean, software librean garatutako tresnak edo MS Word-en oinarritutakoak daude. Software librea sustatzeko, UEUk hiru itzulpen-tresna libreren inguruko ikastaroa antolatu du Baionan, abenduaren 3rako (saio bakarra): Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast pro, Anaphraseus eta OmegaT. Izena emateko azken eguna azaroaren 24a izango da. Aurreko ikastaroak oso arrakastatsuak izan direnez, oraingoan Baionan ere eskainiko da: bost orduko saio bakarra (abenduaren 3an). Izena emateko azken azaroaren 24a (osteguna) izango da.
Kisale interneteko bizikleta-dendan larunbat honetarako Blogs&Bikes topaketa antolatu dugu. Blogs&Beers edota Pintxos&Blogs ekimenetan inspiratzen da eta lehen saio honetarako lagunarteko mendi-bizikleta irteera antolatu dugu.
Medikuntza Euskaldundu! 2009-2010 ikasturtearen amaieran sortu zen, Medikuntza Fakultateko euskararen egoerak kezkatu zituen ikasle batzuen eskutik. Ordutik lanean gabiltza, eta jarraituko dugu, medikuntzaren arloan eskubide bat gehiago ez dadin urratua izan.
Argazkiak.org | Medikuntza Euskaldundu © cc-by-sa: sustatu
Nafarrak ez garenontzat, bitxiak egiten zaizkigu ikustea herrialdearen maparen eskumako aldean agertzen diren bi tanta gorri horiek. Petilla Aragoi da lur eremu hori, eta Nafarroa da.
Argazkiak.org | Petilla Aragoi © cc-by-sa: goioarana
Azaroaren 20ko hauteskundeetako emaitzak denbora errealean ezagutzeko, Hego Euskal Herriko udalerri guztietarako informazioa biltzen duen aplikazio txiki bat sortu dugu: sustatu.com/a20
Une honetan 2008ko hauteskunde emaitzak daude hor herriz herri, baina igande iluntzean benetako datuak irteten hasten direnena, posible izango da edozein herritako kontaketa zuzenean jarraitzea. Adibidez, sustatu.com/a20/bermeo eta sustatu.com/a20/bermeo/senatua estekak Bermeoko Kongresurako eta Senaturako emaitzak jakiteko.
Telebistaz, zinez nahiz internetez, irudiekin bonbardatzen gaituzte, eta, bonbardaketa horren aurrean, babes eskasa daukagu. Irudien nahas-mahas horretatik harago, ba al dakigu zer esan nahi diguten? Are gehiago, ba al dakigu zer saldu nahi diguten? Zer-nolako ideologia(k) bultzatzen d(it)u(z)te egungo ikus-entzunezko gehienek (filmek, telesailek...)? Zer-nolako lotura du horrek Pentsamendu Bakarrarekin? Badago alternatibarik? Ikus-entzunezko ekoizpenak beste modu batean ikusten eta aztertzen hasteko baliabideak ematen ditu Isabel Albak, Kameraren Atzetik: Irudien bidez narrazioak egitea liburu-komiki-DVDaren bidez.
Gizartearen errepresentazio gisa ulertzen dituzte hiriak, eta horregatik nahi dituzte espazio publiko anitzagoak, erabilgarriagoak eta parekideagoak. Hiria Kolektiboko Oihane Ruiz bilbotarrarekin eta Koldo Telleria segurarrarekin bildu gara, biak ala biak arkitektoak, egitasmo honen izaera hobexeago ulertzeko.
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komikazio eta Publizitateko fakultateak, datorren astean, azaroak 24 eta 25, Leioako Kampusean egingo den Irratiaren inguruko kongresura gonbidatzen zaituzte. I Nazioarteko Biltzarra: The Radio Is Dead. Long Live the Radio
Madrilen egin berri den Broadcast azokan ikus-entzunezkoen etorkizuna aurreikusi daiteke. International Audio-visual Technology Trade Show etorkizunean aurkeztuko diren produktu eta zerbitzu berrien aurkezpenerako foroa izaten da. Tendentziak eta berrikuntzak biltzen dira bi urtez behin egiten den erakusketan. Aretxabaletako Arteman komunikazioa enpresako ikus-entzunezko adituak bertan izan dira eta beraiekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Broadcast 11 from Arteman Komunikazioa on Vimeo.
1937an Gernikako bonbaketaren ondoren ia 4.000 haur Ingalaterrara bidaliak izan ziren itsasontziz. 250 inguru ez ziren inoiz itzuli eta askok ez zituzten heuren gurasoak berriz ikusi. Agur Esatea euren istorioa da.
Finantziazio kolektiboa edo crowdfunding esaten den ereduarekin saiatzen ari gara ekimen hau finantziatzen. Zeuk ere lagundu dezakezu!
Aldameneko koadro honetan ikus dezakezu zenbat behar dugun, eta nola goazen diru-bilketan. Irakurri, mesedez, zer egin nahi dugun, eta gero pentsatu ea euro gutxi batzuk eman ditzakezun (gutxienez kredituetan agertuko zara!)
Enpresa pribatuek sarean izan beharko lituzketen hizkuntza irizpideen gainean hausnartzen ari dira Emunen, eta datozen asteotan saltsa hauetan mugitzen garen hainbat laguni eskatu digute gure ekarpentxoak egiteko. Gure erakunde edo enpresa sare sozialetan badago, zenbat kontu erabili? Bakarra bi hizkuntzatan? Bat hizkuntza bakoitzeko? Joxe Rojas "Teknopatak" bere iritzia utzi du bere blogean eta Sustatuk hona ekarri CC-by-sa lizentzia erabilita.
Innobasquek Openideiak ekimenaren barnean berrikuntzarako minutu bat gordetzera eta antolatzera gonbidatu ditu erakunde guztiak. Helburua enpresa edo erakunde bakoitzarekin zerikusia duten barne-erronkei erantzuna ematea da. Hausnarketa hau azaroaren 22an egitea proposatzen dute.
Nafarroako gobernuak 2012rako aurkeztutako aurrekontu proposamena aztertu du Kontseiluak. Ondorio nagusi bat atera du azterketa egin ondoren, Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez: aurrekontu proposamenak berez murritzak ziren 2011ko aurrekontuak gehiago murriztera datoz.
eitb.com-ek euskal blogariei gonbidapena luzatu die hauteskunde gauerako Bilboko egoitzan elkartzeko. Parte-hartzeko tresna berri baten aurkezpena ere izango da, Txio proiektua eraberrituta jarriko da martxan.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Kutxa Ekoguneak Euskararen Ginkana antolatu du, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzaz. Lehiaketan 1996 edo lehenago jaiotakoek parte har dezakete eta banaka jokatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da www.euskararenginkana.net webgunean sartu eta izen emateko formularioa ongi betetzea. Lehiakideek euskarari buruzko hainbat galdera erantzun beharko dituzte, azaroaren 30a baino lehen.