Lagundu 'Agur Esatea' finantziatzen: animazioko dokumentala, gerrako umeei buruz
Istorio hau modu berri batean kontatu nahi dugu. Garai hartako gertaeren kontakizunak beraien protagonisten ahotsetan entzun ahal izango ditugu eta elkarrizketa hauek punta-puntako 2D eta 3D kolorezko animazioaren laguntzaz kontatuko ditugu.
Garai hartako haurrek gaur egun 80-90 urte dituzte eta film hau beraien ondarea izango da datozen belaunaldientzat. 2012an ebakuazioak 75 urte beteko dituenez, filma datorren urtean estreinatzea da gure ametsa.
Orain 2 urte hasi ginen Agur Esatea (To Say Goodbye) film projektuarekin. Denbora honetan ekoizle-kidea aurkitu dugu Euskal Herrian ( REC Grabaketa Estudioa ) eta proiektua martxan jarri dugu Ingalaterrako animatzaile batekin (Ian Harrold). Film proiektu gehienekin gertatzen den bezala (bereziki gaur egun) finantziazioa aurkitzea da zailena, eta finantziazio publikoaren zain egon beharrean guri sistema berri bat erabiltzea otu zaigu: Crowdfunding.
Publikoak filma finantzatzea da sistema honen funtsa. Laguntza horren truk ekoizleak errekonpentsa desberdinak eskaintzen ditu, adibidez: zure izena kreditu tituloetan jartzea, ekoizle bihurtzea, 1937ko poster orijinalak, estreinaldira gonbidapena etb. Finantzazio maila desberdinak daude 9tik hasita.
Sakatu hemen To Say Goodbye proiektuari buruzko informazioa irakurtzeko eta laguntzeko.
Mila esker bihotzez!
Izaskun Arandia
Gidoilaria/Ekoizlea
Twitter: @ToSayGoodbye | @izaskunarandia
Facebook: To Say Goodbye
Email: aguresatea@gmail.com
Erantzunak kargatzen...