Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zatoz Blogs&Bikes topaketara larunbat honetan

Mikel Lizarralde - Kisale
2011-11-22 10:11
Zer da Blogs&Bikes bat?

Zer da Blogs&Bikes bat?

Blogs&Beers ekimenetan inspiratuz sortzen dugu Blogs&Bikes, bizikleta munduko KDD-en estiloan, eta topaketa lehen honetan mendi-bizikletarekin goiz-pasa joango gara Elgoibartik Debara.

Etorkizunean era eta molde ezberdinetako topaketak antolatuko ditugu, baina goazen pixkanaka, lehenengotik hasita.

Lehen Blogs&Bikes topaketa

  • Noiz: azaroak 26, larunbata.
  • Ordutegia (gutxi gora-beherakoa):
    • Irteera: 09:30
    • Bukaera: 13:00
  • Irteera eta amaiera puntua: Mintxeta (Elgoibar - aparkaleku handia dauka)
  • Ibilbidea: Elgoibar - San Migel/Urkaregi - Arnoate - Olatz - Kalbario - Deba. 30 kilometro inguru. Debatik Elgoibarra errepidez (13 kilometro) edota trenez joan ahal izango da.

Izen emateak

Izen-emateak eta informazio gehiago Kisaleren Blogs&Bikes blogean eta Facebook-en.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu