MinoriTB, Hizkuntza Gutxituen Telebisten Jardunaldia, hartuko du EITBk
Hizkuntza gutxi eta handiak erabiltzearen aldeko apustua egiten den munduan egonda, hizkuntza gutxiek, erabiliak eta zabalduak izateko, gero eta traba gehiago aurkitzen dituzte hedabide eta sare orokorrean.
Sare orokorren munduan eta hedabideen egoera aldakorrean behar bezala kokatzeko gero eta arazo gehiago dituen hizkuntzetako bat da euskara.
Euskara bai irratian, telebistan eta interneten egon dadin lan egiten duen hedabide taldea da EITB. Hori dela eta antolatu du aipatutako Jardunaldia, hizkuntza gutxituak lantzen dituzten telebistek etorkizuna izateko inflexio-puntu garrantzitsua zehaztea baitu ekitaldiak helburu.
Jorratuko den gaia egunez egun gertutik bizi duten hainbat adituk hartuko dute parte MinoriTB Jardunaldian. Bertan izango dira, besteak beste, Michael Lally, Circom-eko presidentea; Keith Jones, telebistako edukien aditua, Galeseko BBCtik etorria; eta Robert Durban ikerlari ezaguna. Azken hau eskoziarra da eta hizkuntza gutxituak eta hedabideetan izan behar duten lekua ikertzen ditu. Horiez gain, Galiziako Telebistako zuzendaria, Rosa Vilas; Europako Parlamentuko Ikus-entzunezkoen zuzendaria, Fernando Carbajo, eta, Joan Rosés, TV3ko telebista era berrietan aditua, ere bertaratuko dira.
Erantzunak kargatzen...