Harresiz kanpoko Nafarroako emaitzak
Nafarrak ez garenontzat, bitxiak egiten zaizkigu ikustea herrialdearen maparen eskumako aldean agertzen diren bi tanta gorri horiek. Petilla Aragoi da lur eremu hori, eta Nafarroa da.

Argazkiak.org | Petilla Aragoi © cc-by-sa: goioarana
Gune nafar horiek Aragoen daude, eta bertan UPN-PP koalizioak irabazi ditu hauteskundeak: 2008an 5 boto jasotzetik, 13 izatera pasatu dira. PSN alderdiak, toki gehienetan bezala, Petillan ere botoak galdu ditu (lehenago 14 zituzten; atzokoan, ostera, 11 bildu zituen).
Eta alderdi abertzaleak? bada, ez dute emaitza onik lortu: botoen bi herenak galdu dituzte. Amaiurrek ez du boto bat bera ere lortu eta Geroa Baik, bakarra (2008an, Nafarroa Baik 3 boto lortu zituen).
Bada, horrela kontuak Petilla Aragoi aldean.
Erantzunak kargatzen...