Sustatu logoa Teknologia albisteak

Parte hartu Euskararen Ginkanan!

Kutxa Ekogunea
2011-11-16 11:11

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Kutxa Ekoguneak Euskararen Ginkana antolatu du, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzaz. Lehiaketan 1996 edo lehenago jaiotakoek parte har dezakete eta banaka jokatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da www.euskararenginkana.net webgunean sartu eta izen emateko formularioa ongi betetzea. Lehiakideek euskarari buruzko hainbat galdera erantzun beharko dituzte, azaroaren 30a baino lehen.

Behin hori eginda, lehiakideek euskararekin lotutako galderak erantzun beharko dituzte eta erantzun zuzen bakoitzeko puntuak eskuratzen hasiko dira. Azaroaren 30ean puntu gehien dituzten 10 lehiakideak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Donostiako Boulevardean ospatuko den finalerako sailkatuko dira.

Finalerako proba ezberdinak proposatuko dira eta azkarren asmatzen duena izango da lehiaketaren irabazlea. Sari potoloak banatuko ditugu irabazleen artean, besteak beste, bi lagunentzako globoan bidaia.

Ezetz galderak eta probak gainditu eta abenduaren 3an ospatuko den finalerako sailkatu!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu