Teknologia albisteak

Irratigintzari buruzko biltzarra, Leioan hilaren 24-25ean

Erabiltzailearen aurpegia
@CgRadio2011
2011-11-18 : 13:11

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komikazio eta Publizitateko fakultateak, datorren astean, azaroak 24 eta 25, Leioako Kampusean egingo den Irratiaren inguruko kongresura gonbidatzen zaituzte. I Nazioarteko Biltzarra: The Radio Is Dead. Long Live the Radio

Egitarauaren barruan, Catalunya Radioko aurkezlea den Kilian Sebria, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko Katedraduna den Pedro Barea Monge, Tim Wall "Radio and Popular Music Studies"ko irakaslea (Birmingham),edota Pedro Martinez Pirez Radio Habanako Informazio Zuzendaria izango ditugu besteen artean. Bestalde Lisergio Laubost eta Alicia San Juan-ekin DJ jaia izango dugu EITBko Multibox Aretoan ostugun gauan(21:00h inguru) edota irratzaioa zuzenean Angel Alkain eta Aitor Gabilondoren eskutik "Antes de mirar, cruzar" programarekin.

Izen emateko eta informazio gehiagorako link honetara jo.

Han itzaroten zaituztegu!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago