Sustatu
Artikuluak
'Arnasguneak hizkuntza gutxituetan': liburua eskuragarri
Iazko urrian 'Arnasguneak hizkuntza gutxituetan' nazioarteko biltzarra antolatu zuten UEMAk eta beste zenbait eragilek. Orain, euskaraz eta ingelesez liburua argitaratu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak orduko ekarpen nagusiak bilduz.
Torrealdai beka: Euskara adierazkorra lantzeko bide berriak
Joan Mari Torrealdai bekaren hirugarren edizioaren deialdia irekia dago, aurreko urteetan bezala, Jakinek antolatuta. 'Euskara adierazkorra lantzeko bide berriak' da gaia, eta horren inguruko kultur ikerketa edo egitasmoa sustatzea da xede aurtengo edizioan.
LaLiga: iazko sufrikario berdina ote Interneten aurten?
Gaur hasiko da LaLiga, Espainiako gizonezkoen futbol ligako lehen mailaren lehiaketa, eta gauzek iaz bezalatsu jarraitzen badute, partiden orduetan Interneteko blokeo masiboak gertatuko dira Espainiako Estatutko milaka webgunetan. Kontua 2025eko udaberrian hasi zen, eta jarraitu zuen 2025-2026 denboraldian. Egoera ikusirik, aurtengo lehen seijilekoko blokeo eta kalteen txosten bat argitaratu d nazioarteko erakunde batek (OONI, Open Observatory of Network Interference, "sareetako interferentzien behatoki irekia"), eta horren datu batzuk dakartzagu hona.
Noiz izango dugu hurrengo eguzki eklipse osoa?
Igaro da bizialdi baterako Euskal Herrian eguzki eklipse total edo osoa ikusteko aukera. Bart izan genuenaren ondoren, hurrengo eguzki eklipse osoa 2183. urtean izango dugu, Aranzadi elkarteko Virginia Garcia Peñak elkarrizketa honetan esandakoaren arabera. Falta da zerbait, beraz. Baina gertu samar bat beste bat ikusteko aukera izango da datorren urtean, eta hori eta beste aukera partzial batzuk ere izango ditugu.
Oskarbi egongo da Euskal Herrian eklipsearen unean, baina hodeiak ere izan daitezke
Euskalmet-en eguraldi aurrikuspenaren arabera, efuzki eklipsearen unean, zerua garbi egongo da. Baina baliteke behe-hodeiren bat agertzea Bizkaia mendebaldeko kostaldean, eta bero-hodeiren bat Araba eta Nafarroa hegoaldean, baina ikuspena ona izatea espero da. Aurrikuspenak aipaturiko hiru inguru horiek dira hain zuzen itzal osoak hartuko dituenak, beraz, zalantza hor geratzen da. Hemen itsasten dugun mapa Euskalmet-ekoa da, ez da oso zehatza noski.
Ekitaldiak programatzeko UEMAren hizkuntza irizpideak eta gida
Udalerri euskaldunetan kultur ekitaldiak eta gainerakoak programatzeko hizkuntza irizpideak gida batean bildu ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA). Dokumentu batean, irizpideak, eta beste batean euskaraz programatzeko gida osagarria.
Gure Monetaren billeteen diseinua ere aukeratu behar da
Ez bakarrik aukeratu behar dira Euro berrien billeteak, baita ere Gure Moneta ekimenak Hego Euskal Herrian urte amaieran zirkulazioan jarriko duen tokiko monetaren billeteen gaia. Lehen fase batean, irailaren 15a bitartean, gaiak aukeratu behar dira 6 billeteko 3 sorta garatzeko.
Hamarratz: ingurune digitalari buruzko eskola-programa Euskararen Etxean
Hamarratz ingurune digitalari buruzko eskola-programa abiatuko du Azkue Fundazioak Euskararen Etxean 2026/27 ikasturtean, baina izena emateko unea orain da. Euskararen Etxea Bilbon dago eta Azkue Fundazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren egiturapekoa da, baina ekimen honetara aurkez daitezkeen ikastetxeak Euskal Herri osokoak izan daitezke.
SpaceX suziriaren talka Ilargian abuztuaren 5ean: Elon Musk ez doa barruan
Abuztuaren 5ean, Elon Musken konpainia espaziala den Space X-ren suziri baten abandonatutako etapa batek Ilargia joko du, orduko 8.700 kilometro inguruko abiaduran. Gertakariak kezka pizten du, Ilargia gizateriaren ondarea baita, eta talkak inpaktu iraunkorra eragingo baitu. Elon Musk barruan joango bazen talka egitera kontsolatuko ginen zertxobait, baina ez, tripulaziorik gabe doa gailua.
Nola egin Euskal Herriko eklipse-mapa on bat ordu erdian
Albistea egin genuen astean nola Eusko Jaurlaritzaren Eklipseko webgunean Euskal Herriko mapa oker eta negargarri bat argitaratu duten, adimen artifiziala jarrita. Hori ikusirik, Galder Gonzalez wikipedistak erronka jarri zion bere buruari, ea baliabide libreekin sor ote zezakeen mapa egoki bat, eguzki eklipse totalak Euskal Herrian izango duen bidea ilustratzeko. Ordu erdian egin zuen (28 minututan zehazki), eta artikulu hartako erantzunean eta Mastodonen. Erantzunetatik hona dakarkigu Sustatuko azalera, interes berezia duelakoan.