Teknologia albisteak

Hamarratz: ingurune digitalari buruzko eskola-programa Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:42

Hamarratz ingurune digitalari buruzko eskola-programa abiatuko du Azkue Fundazioak Euskararen Etxean 2026/27 ikasturtean, baina izena emateko unea orain da. Euskararen Etxea Bilbon dago eta Azkue Fundazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren egiturapekoa da, baina ekimen honetara aurkez daitezkeen ikastetxeak Euskal Herri osokoak izan daitezke.

Eskola-programa berritzailea da; teknologia modu kontziente eta arduratsuan, eta, euskaraz erabiltzen ikasteko espazioa da. Bi orduko saio dinamikoan, ikasleek ingurune digitala ulertu, zalantzan jarri eta eraldatzeko baliagarriak izango zaizkien tresnen berri izango dute.

Hamarratzen helburuak dira:

  • Euskararen erabilera digitala sustatzea
  • Fake news, algoritmoak eta pribatutasuna kritiko aztertzea
  • Komunikazio digital arduratsua lantzea
  • Autonomia eta ahalduntze teknologikoa indartzea
  • Teknologia sormen tresna gisa ulertzea

Interesa duten eskolek datorren ikasturtean astelehenetik ostiralera 10.00etatik 14.00etara hartu ahal izango dute tartea, erreserba eginez hemen.

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu