Ez bakarrik aukeratu behar dira Euro berrien billeteak, baita ere Gure Moneta ekimenak Hego Euskal Herrian urte amaieran zirkulazioan jarriko duen tokiko monetaren billeteen gaia. Lehen fase batean, irailaren 15a bitartean, gaiak aukeratu behar dira 6 billeteko 3 sorta garatzeko.
2026aren amaieran Gure Moneta, hasteko, Oarsoaldean eta Baztanen erabili ahal izango da, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian, baina asmoa dute etorkizunean Euskal Herri osoan erabili ahal izatekoa. Billeteak diseinatzeari ekin diote, eta hortik eskaera.
Galdetegi honetan izena eman ondoren, bost aukera bete behar dituzu:
Proposamen guztietatik sei aukeratuko dituzte Baztanerako, sei Oiartzualderako eta beste sei Euskal Herriko beste lekuetarako. Billeteek bat, bi, bost, hamar, hogei eta 50eko balioa izango dute (non euskal moneta bat = euro bat, monetaren beraren izena erabaki gabe dagoelarik).
Pentsatu pixkat erantzun posibleak. Gomendatzen dute galdera bakoitzean 2-5 proposamen artean egitea, kontuan harturik ikuspegi geografiko hori: Baztan, Oiartzualdea, Euskal Herri osoa. Hausnartu ondoren, zoaz Guremoneta.eus/billeteak galdetegira erantzunak ematera.
Erantzun
Sartu