Europako Batasunaren baitan, Europako Banku Zentralak prozesu bati ekin zion duela zenbait hilabete, euro billeteen, diru-paperaren, diseinu berriak aukeratzeko eta 30 urteren buruan oraingo euroak ordezkatzeko. 10 diseinu proposamen daude, bakoitzerako 6 billete marraztu direlarik bi aldeetatik, eta horien artean bat bozkatzeko dugu herritarrok. Guk esango dizuegu zein bozkatu: J Diseinuko txoriak aukeratu behar dituzue.
Billete diseinurako bi ildo proposatu ziren, eta azkenean zehaztapen haiek marrazteko eskatu zitzaien diseinu-enpresei:
Sustatuk proposatzen du txorien alde egitea, eta horretarako kontsultatu dugu Txoriak.eus webguneko arduradun eta ornitologoarekin, Asier Sarasuarekin (Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresako lankidea).
Hamar proposatzen daudenez, 5 pertsonaiekin eta 5 txoriekin, txori jakin batzuk proposatu nahi ditugu, J Diseinua izendatu duten sortakoak.
/propuesta-j-bce-nuevos-billetes-europa-ue-bill-banknote-desing_Editatua.jpg)
Billete originalak dira, bertikalak (badira beste sorta batzuk ere aukeran bertikalak), eta koloretsuak. Ikuspegi ornitologikotik txorien itxura zehatz eta dotore ilustratzen dutenak hauek dira. Agertzen diren txoriak hauek dira (beste txori-sortetan ere espezie berdinak dira):
Ikusten duzuen moduan, hurrengo billete sortan ez dago 500 eurokorik. Beste diseinuekin konparatzeko J Proposamenekoak, hemen dauzkazue guztiak.
Oso inportantea: nola parte hartu galdeketan. Adi, bozkatzeko tokian sartzen zaretenean, 10 diseinuak (A-tik J-ra) agertuko zaizkizue ausazko ordenean (ez alfabetikoki(, eta bakoitzari puntuak eman behar dizkizue. Gogoratu gure gomendioa beraz, eta pentsatu J diseinuari eman behar diozuela balorazio oonena, asko gustatzen zaizuela alegia. Hori argi izandakoan, sartu hemen: https://surveys.ecb.europa.eu/10b/neweuro/
Eskerrik asko, egin kasu Txoriak.eus-i.
Erantzun
Sartu