Sustatu logoa Teknologia albisteak

25 urte

Hitzokei: gure meme beteranoena eta onenetakoa

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-10-23 12:20

Sustatu 25 urte sortan 2009ari begira, #Htzokei aurkitu dugu. Memea hazten zihoala eta haren inguruko post bat Hitzokei kontua asmatu zuen jeinuaren eskutik: Markos Gimenok sinatutako pieza hau. Gure meme zaharrenetakoa da. Politena agian; eta bizi da oraindik, ez dago ahaztua.

2001eko azaroan sortu zen Sustatu, euskarazko lehen hedabide natiboki digitala. 25 urte beteko ditugu beraz 2026an, eta egongo da zer ospatua. Atal honetan, gainera, gure artxibo oparoaren errepasoa egingo dugu.

Agur Iker eta Ane, ongi etorri Oihan eta Laia

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-10-22 11:48

Sustatuko albisteak teknofiloak izan ohi dira sarri, baina ez beti. Anekdota jakingarriak ere interesgarriak suertatzen dira. Sustatu 25 errepasoan 2008ko alea aukeratu dugu gaur, eta halakoxea da: Iker eta Ane dira izen erabilienak EAEn. Orduan ziren. Gaur egunean, ez.

Twitter, gogoan zaitugu

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-10-18 08:53

2007ko martxoan, Twitter aurkeztu genion Euskal Herriari, hemen, Sustatun: "Twitter, mikroblog, elkarrizketa edo komunitate modakoa". Beste hainbat tresna eta produktu aurkeztu ditugun bezalaxe, baina kasu honetan merezi du gure Sustatu 25 urte sortan agertzea, zeren gero Sustaturen historian, euskarazko komunikazio digitalean, eta Interneten bilakaeran sekulako garrantzia izan duen tresna izan da.

Veleia: aurkikuntzak, zalantzak eta eztabaida anonimoak

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-10-15 08:51

2006. urtea polemika handi baten piztuera izan zen Euskal Herrian: Veleia afera. Eta Sustatu 25 urte sortan ere merezi lezake agerpena, ustezko euskarazko idazkunen gaineko susmoak agertzen hasi zireneko artikulu honekin adibidez: Veleia, aurkikuntzak eta zalantzak.

Xuxen online, paradigma aldaketa 2005ean

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-10-11 10:18

Sustatu 25 urte sortan, 2005 da urtea, eta hau da albistea: Xuxen on-line kontsulta daiteke. Xuxen.com ireki zen 2005eko maiatzean, eta horretaz informatu genuen. Puntucom hura salgai dago orain, baina Xuxen.eus bizi da oraindik, Elhuyarren hizkuntza zerbitzuetan integratuta.

"Hasi da matxinada PPren kontra" (Same vibes?)

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-10-09 09:12

2004an jarrita begiak Sustaturen 25 urteen artxiboan, orduko gertarera inportante bat: Martxoaren 11ko Madrilgo atentatuak. Martxo hartako artxiboan egun horretatik aurrera harekin lotutako izenburu asko ditugu, baina asteburuan izan behar ziren Espainiako hauteskunde orokorren bezperako artikulu honetan egin dezakezue klik nahi baduzue: "Hasi da matxinada PPren kontra". Azken bi asteetan Madrilen eta Espainiako politikan gertatu direnekin, hauteskunde orokor batzuen bezpetatan berriro, eta Maricarmen Abascalen heriotzarekin... meme-esaldi horretara jotzea otu zaigu: 'Same vibes?"

Euskaldunon Egunkariaren itxiera

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-10-04 10:04

2003an jarrita gure begirada Sustaturen 25 urteen ariketa memoristiko honetan, urte hartako gertaera batek markatu zuen euskaldunon komunikazioa, kultura, hizkuntza eta nazioaren esparrua: Euskaldunon Egunkariaren itxieran, 2003ko otsailaren 20an. Polizia operazioa itxiera zela jakin baino lehenago argitaratu zuen Sustatuk: "Egunkaria Guardia Zibilak hartuta, eta hainbat lagun atxilotuta". Zurrunbilo bat izan zen hura goiz hartatik aurrera, ordura arte agekari honek izan zuen trafiko eta jarduera handieneko egunean.

Joxe Aranzabalek esan zigun minbizia zeukala

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-09-30 08:22

Sustatu 25 sortan urteurren biribiletatik aurrera goaz, 2002 urtera. Zera argitaratu zen goiz batean, Joxe Aranzabal Mondragon Unibertsitateko irakasleak sinatuta: "Medikuak esan dit minbizia dudala". 2002ko irailaren 11n esan zion medikuak hori, eta handik 4 egunera Sustatu bidez jende guztiari Aranzabalek.

Bertsolariak sarean (25 urtez): bertsozale.com (.eus)

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-09-26 09:22

Sustatu 25 sortarekin jarraituz, 2001eko urrikoa hau ere: "Bertsolariak sarean: bertsozale.com / Pasa den astean aurkeztu zen Bertsozale Elkartearen webgunea http://www.bertsozale.com helbidean. Oraindik Xenpelar dokumentazio zentruko datuak ez dauden arren, laister jartzea espero da. Beste informazio batzuen artean, agenda eta informazio oharrak dauzkazue gunean. Era berean, orain martxan dagoen Txapelketa Nagusiaren informazioa ere bai." 

Sustatu 2001: iragarpen teknologikoak egiten hasi ginen

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-09-25 08:31

Sustatu duela 25 urte sortu zela ospatuko dugu udazken honetan. 2001eko azaroan egin zen publiko weblog hau (termino horrekin, albistegi izaera aldarrikatuz), baina ez zen izan ez prentsaurreko, iragarpen edo holakorik. Gure artxiboan ere ez dago 'Kaixo mundua' dioen artikulurik. 2001eko urri amaieran hasi ginen, Goiena eta CodeSyntax-en arteko elkarlanean, artikuluak idazten. Eta artxiboko lehen alea 2001eko urriaren 29koa da, Joxe Aranzabalek sinatua: 'Zenbait iragarpen datozen hamar urteotarako".

Jarraitu gaitzazu