
Samsungek aplikazio bat garatu du bere QLED telebistetan erabili daitekeena. SeeColors deitzen da eta daltonismoa duten pertsonentzat dago pentsatuta. Telebista ikuslearen daltonismoa neurtzen du, eta telebistako koloreak egokitzen ditu ikusle horrek telebistako koloreak egoki ikus ditzan.
Eguberrietako zorion eta pakea,... beharbada betiereko pake bihur daiteke. Izan ere, modu naturalean hiltzeko urteko egunik probableenak Gabonetan daude. Gaur da (abenduak 26) egunik probableena; abenduaren 25a (Eguberri eguna) bigarrena; eta urtarrilaren 1a zerrendako hirugarrena. Tira, Estatu Batuetako datuak dira, egia esateko; auskalo Euskal Herrian ere horrela ote den. Baina ez esan titular potentea ez denik: Gabonek hil egiten dute! ;)
Youtuberen alternatiba izan daitekeen proiektu libre eta banatu bat sortzea aspaldiko asmo edo gogoa da. "Komunitatearen" aspaldiko nahia. Badirudi asmoa egi hasi dela bilakatzen PeerTube proiektuari esker. Bideo-streaming plataforma dezentralizatua da, P2P sareen bidez funtzionatzen duena. 2015ean abiarazi zuten proiektua, eta demoa aurkeztu berri dute.
Duela 300-175 milioi urteko kontinente erraldoi eta bakarra izan zen Pangea. Garai hartan, gure planetako lur guztiak kontinente bakarrean lotuta egon ziren. Mapazale italiar batek gaur egungo estatuen mugak marraztu ditu Pangearen maparen gainean. Orain hain urruti dauden herrialdeak (eta estatu-agintariak), askoz hurbilago egon ziren garai batean. Egileak dioen moduan, mapa honek hobeto adierazten du guztiok bat garela, gure arteko mugak gizakiak sortu dituela eta guztiak mundu bereko biztanle garela.
Urtean zehar ikus daitekeen meteoro-euri ederrenetakoa da Geminidena. Abenduan izan ohi da. Granadako zaletu batzuen ondorengo timelapsea grabatu dute duela egun batzuk Granadan. Bideo honetan 3 orduko jarduera jaso dute, 100 meteoro baino gehiago.