
"Artxiboaren sekretuak" izeneko atal bat ireki du Eibarko udalaren webgunean bertako Artxiboak. Audio bilduma bat da, izatez. "Eibarko historia aurkituko duzu, gure arbasoen gertaerak, erakusten digutenak denuntzia, borroka, lapurreta, hilketa, naufragio eta beste zirkunstantzia politiko eta sozialen artean nola aurre egin zieten bizitzea tokatu zitzaien gertakariei".
Wikipedia ikasleekin ikasgelan lantzeko irakasleentzako lagungarri izango den gida praktikoa egin du Ikastolen Elkarteak, Euskal Wikilariak Kultura Elkartearekin elkarlanean. Aurkezpenean azaldu zutenez, Wikipedian sarrerak eginez, “aukera ematen digu gure ikasleen konpetentzia digitala areagotzeko, eta bertan sarrerak ekoitziz, bai Wikipedian zein Txikipedian, gure ikasleek alor desberdinak uztartuta proiektu batean murgiltzeko aukera dute. Ez hori bakarrik, irakasleen arteko elkarlana ere sustatzen du”.
Mozilla fundazioaren proiektu inportantea da Common Voice. Makinei hizketa irakasteko egitasmoa da, software eta eduki librez garatzekoa. Eta hainbat hizkuntzatara hedatu delarik proiektua, euskaraz ere badago aste batzuetatik hona. Hemen azaltzen dizuegu nola erabili eta kolaboratu, euskarazko ahots-ezagupen librea posible izan dadin.
Giza-irudiaren manipulazioarekin egin daitezkeenak ikaragarriak dira. Bi gizaki batu (Steve Buscemi eta Jennifer Lawrence), eta bataren hitzaldia bestearen keinuekin egin. Edo aurpegi ezagun bati (Barack Obamaren adibidea), ahots-teknologia zuzenarekin, edozer esanarazi. Baina horiek benetako aurpegiekin eraikitako "fikzioak" dira. Beste teknologo batzuk aurpegi guztiz faltsuak egiten hasi dira, eta emaitzak harritzekoak dira. Deepfake terminoa hasi da erabiltzen hauek definitzeko.