Teknologia albisteak

Eibarko Udal Artxiboetan aurkitutako "sekretuak" webgune batean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-04-21 : 16:06

"Artxiboaren sekretuak" izeneko atal bat ireki du Eibarko udalaren webgunean bertako Artxiboak. Audio bilduma bat da, izatez. "Eibarko historia aurkituko duzu, gure arbasoen gertaerak, erakusten digutenak denuntzia, borroka, lapurreta, hilketa, naufragio eta beste zirkunstantzia politiko eta sozialen artean nola aurre egin zieten bizitzea tokatu zitzaien gertakariei".

 

Hona, adibidez, Agustín de Ezenarro botikariaren kereila eta auzi kriminala.

Ángela eta Ana María de Armona ama-alaba eibartarren kontra, bere kaltetan eta beraren familiaren kaltetan koplak egiteagatik. Instantzia: Eibarko hiribilduaren alkate arrunta. Eskribaua: Zumaran, Sebastián de. 1721/01/30 - 1721/02/04. Entzun audio fitxategia.

Auzibide honetako muina kopla batzuk dira. Kopla hauek zekartzaten agiriak Bergarako Artxiboan zeuden. Eibarko eskribautzari zegozkiola eta, akordioa erdietsi zuten bi udalek, eta 2009an Eibarko Udal Artxibora idazkiz beteriko 158 kaxa iritsi ziren, 1537. urtetik 1866. urtera bitarteko dokumentuekin. Horien artean Yolanda Ruiz artxiboko arduradunak kopla hauek aurkitu zituen.

Eibarko bi emakumezkok apailatu eta kantatu omen zituzten kopla hauek, 1721. urtean. Angela eta Ana Maria Armona ama-alabak izan omen ziren eta haien kontra herriko botikario Agustin Ezenarrok aurkeztu zuen salaketa, bere kontrako koplak baitziren.

Zera da koplen gaiaː "Trupin" jaunari (Ezenarro botikarioari) neska ederrak gustatzen zazikio eta horien atzetik ibiltzen da, ezkondu zein ezkongabeen atzetik. Lekeition ere antzera ibili omen zen eta horregatik bota zuten herritik. Ezenarrok zortziretan irteten du etxetik eta Eibarko Arragueta kale-auzuneko dama ederrei dei egiten zaie kontuz ibil daitezen.

Koplen testu eta azterketa bat, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago