
Elektriko gehiago "ohikoak" baino gehiago. Marka hori hautsi du martxoan Norvegiak, non saldu diren ibilgailuen erdia baino gehiago elektrikoa izan den (erabat elektrikoak gainera, ez hibridoak). Herrialderik gehienetan oraindik oso urrun gaude datu horietatik, jakina, baina Norvegian gertatu den honek garbi erakusten digu zer izango den etorkizun hurbila.
Maiatzaren 4an egingo dugu Esaera Zaharren Txapelketa, Sopelan. Hemen duzue horren gaineko informazioa. Izena emateko azken eguna apirilaren 29a izango da.
Google ezagun da punta-puntako enpresa teknologikoa delako eta etengabe produktu berriak (eta gehienetan oso erabilgarriak) merkaturatzen dituelako. Baina egia da Googlek ere sarri askotan bere hainbat zerbitzu itxi behar izan dituela. Dagoeneko 158 dira, eta killedbygoogle.com webgunean aurkituko dituzu.
Behin Korrikak bere amaierarako Gasteizko kaleak zeharkatuta, Andra Maria Zuriaren plazan, Maialen Lujanbio bertsolariak hartu du hitza: berak idatzi eta irakurri du sekretupean gordetako mezua. Erreferentzia teknologikoak gustatu zaizkigu: "Euskarak behar du herri honen Sistema Eragilean. Memoriak handiko lur honen hizkuntza beti eguneratua, eta software librekoa."