Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Txori behaketa: Ikastaro bat Nafarroan, eta tresnak

Sustatu
2019-07-18 : 12:05

Hegazti behaketa afizio interesgarria da, baina trebakuntza ere behar dezakeen jarduera da. Horretarako aukera bat, datorren uztailaren 27an (goizez), Errezun (Nafarroa), Aranzadi Elkartearen eskutik. Adi, 30 lagunentzako tokia dago, eta bete egin daiteke. Nagusiak 5 euro, eta haurrak doan, hemendik eros daitezke plazak.

Gure robotika, erakusketa batean

Sustatu
2019-07-18 : 09:36

Gure Robotika erakusketan zenbait euskal enpresak sortutako robotak ikus daitezke Donostiako San Telmo Museoan. Zehazki 'Gure_RBTK' deitzen da erakusketa, eta beste erakusketa handiago baten luzapena da ('Hello, Robot' nazioarteko erakusketa da hori).

FaceApp aplikazioak grazia du, baina badaezpada...

Sustatu
2019-07-17 : 14:39

Azken orduetan FaceApp aplikazio mugikorraren bidez egindako argazki mordoa ikusten ari gara sare sozialetan. Bereziki, aurpegi bat gazteago edo zaharrago egiteko filtroarekin egindak. Jolastu nahi baduzue, jolastu, baina kontuz: erabilpen baldintzetan zure irudiaren eskubide guztiak ematen dizkiezu garatzaileei.

Alpeetako (ia) glaziar guztiak desagertuko dira mendea bukatu aurretik

Sustatu
2019-07-17 : 10:22

Aldaketa klimatikoaren eraginez, Alpeetako glaziarren %90 baino gehiago desagertu daiteke datozen urteotan. Halaxe aurreikusten du duela aste batzuk argitaratu den ikerketa batek

Aire-garraio pertsonalean aurrerapenak (beharbada)

Sustatu
2019-07-17 : 09:05

Aire-garraio pertsonalaren inguruko aste honetako albisteetan, Franky Zapata ikusi dugu Uztailaren 14ko jai nazionalean Flyboard delako jet ibilgailuan hegan. Gertuago, Donostian, Tecnalia ikertegiak aero-taxi pertsonala aurkeztu du.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››