Teknologia albisteak

Lehenengo taxi hegalaria aurkeztu du Tecnaliak, autonomoa eta elektrikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Irutxulo / Tecnalia
2019-07-18 : 11:22

Tecnaliak aerotaxi bat garatu du, eta lehen hegaldi proba egin du aste honetan Donostiako Ilunbe zezen-plazan. Oraindik prototipoa besterik ez da, baina etorkizun hurbilean erabiliko diren gailuen eredutzat aurkeztu dute. Elektrikoa da eta ez dauka gidaririk, dron baten antzera funtzionatzen baitu. Aerotaxia hiri handietan ibilbide laburrak egiteko diseinatu dute, pertsona bakarra eta 150 kg arteko kargak. Gehienez 15 minutuko eta 15 km-ko hegaldiak egin ahalko ditu. Tecnaliako honetaz aparte, beste zenbait enpresa ere ari dira antzeko gailuak garatzen eta datorren urtean egingo dira probako lehenengo hegaldi errealak, Dugain eta Estatu Batuetan, besteak beste.

Erantzun

Sartu