Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Gero eta iPhone gutxiago saltzen dira

Sustatu
2019-08-02 : 09:39

Telefono-salmenten azken urteko datuak aurkeztu dituzte eta iPhoneek beherantz egiten jarraitzen dute. Merkatu osoaren %11.3-tik, %10.1-era igaro da. Apple-ren telefonoek behera egin duten bitartean, Samsungek, Huaweik, Realmek eta Xiaomik gorantz egin dute, batez ere lehenengo hirurek. Marka txinatarrek salmenta guztien %42 lortu dute azken 12 hilabeteotan.

Tokio 2020 Olinpiadetako robotak aurkeztu dituzte, atletei zein turistei laguntzeko sortuak

Sustatu
2019-08-01 : 12:31

Urte bete inguru falta da 2020an Tokion izango diren Olinpiadak hasteko, eta dagoeneko hasi gara ezagutzen xehetasunik gehienak. Besteak beste, Joko Olinpikoetan eta Joko Paralinpikoetan turista eta atletei laguntzeko sortu dituzten robotak aurkeztu ditu Toyotak. Atleten laguntzaile izango dira batzuk (edaria eramaten eta informazio lagungarria eskainiz, adibidez) eta baita turisten laguntzaile ere (informazioa emanez, norbere lekura lagunduz, mugikortasun-arazoak dituzten turistei lagunduz...). Japonian antolatutako Jokoetan... ezin bestela izan!

Euskal Herriko azken neandertalen aztarnen bila

Sustatu
2019-07-31 : 12:26

Egun hauetan indusketan hasi dira Gipuzkoako Amalda III leizean (Aizarna, Zestoa), Euskal Herrian bizi izan ziren azken neandertalen aztarnen bila. Leizeak bereizgarritasun bitxiak ditu: sartzeko, 30 metroko rappel bat egin behar da horma batetik behera (!). Dituen aztarnak inportanteak dira, duela 40.000 urte Neandertalak desagertzeko zorian zirenean, Kantauriko eskualdean aztarna gutxitxo daudelako, eta hemen daude horietako batzuk.

Netflixek hazten jarraitzen du... baina uste baino gutxiago

Sustatu
2019-07-31 : 09:09

Netflixek 2019ko bigarren hiruhilebeteko datuak argitaratu ditu eta ez dira uste bezain onak. Hazten jarraitzen du, noski, eta 150 miloi harpidedunen langa gainditu du, baina uste zuenaren erdia hazi da azken 3 hilabeteotan. Azken 3 urteotako daturik kaxkarrenak izan ditu, eta badirudi dagoeneko hasi dela antzematen beste lehiakide batzuen indartzea.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››