
2018an 14 motor-gidari hil ziren Arana, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan. Kopuru handiegi hori jaisteko asmoz kanpaina abiatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Arazoaren muina motor gidarien eta beste ibilgailuen gidarien arteko elkar-ulertze hobe batean dago. Horregatik izen hau jarri diote kanpainari: Jar Zaiez Nire Gurpilean.
2014 eta 2016 urteen artean garatu zen Rosetta espazio-misioa, zeinak kometa batean gizakiak eraikitako ontzi bat jarri zuen lehen aldiz (67P Txuriumov-Gerasimenko kometan izan zen). ESA Europako Espazio Agentziak zuzendu zuen misio hura, eta 2017an harekin erlazionatutako 400.000 irudi askatu zituzten. Irudi fondo hori baliatuz Christian eta Wolfgang Stangl anai austriarrek, 3.25 minutuko labur eder hau egin dute: The Comet.
Digital Dream Door (Amets Digitalaren Atea) bisitatzen baduzu, 20 urte atzera egingo dituzu estekikoki: 1999an diseinatu zutela ematen du, eta ez dutela gehiago ikutu. 1999? igual lehenago ere, 1996 edo. Baina, hala ere, edukia etengabe berrizten (gehitzen) duen webgune bat da, eta balio handiko eduki praktiko eta didaktikoarekin: zerrenda kulturalak.