
Azaroaren 1ean hasiko da Apple TV + edo Apple TV Plus streaming plataforma berria munduko hainbat herrialdetan, tartean Estatu Batuetan, Espainian eta Frantzian. Oraintsu arte Netflix-ek ordezkatu izan duen eredua laster oso populatua egongo da: Amazon Prime eta HBO anbizioz paretsuak dira, eta laster beste erraldoi bat etorriko da, Disney streaming zerbitzua (azaroaren 12an).
Azaroaren 1 eta 2an izango da Amua festibala berriro Hondarribian, Itsas Etxea auditoriumean. Iñigo Muguruza hilberriari egingo zaion omenaldia izango da aurtengo edizioaren osagarri inportanteetako bat.
Duela aste pare bat Errusiako politikarien Instagrameko presentzia bitxia aipatzen genuen, baina gaur hurbilagora gatoz: geurean haien antza duen liderra Santiago Abascal arabarra da, Vox alderdi espainol ultrako buruzagia. Zelako Instagram katxondoa, benetan.
Euskara lehen hizkuntza edo ama hizkuntza baduzu, galdetegi bat betetzeko eskertuko dizute hizkuntzalari batzuek, ikerketa lan baterako. 15 edo 20 minutu beharko dituzula kontuan izan, badaezpada. "Denetarik dago eta ez da azterketa bat!", ohartarazi digu Itziar Laka hizkuntzalariak, Gogo Elebiduna ikertaldean tesi bat zuzentzen ari den irakasleak. Hemen dago galdetegia.