Teknologia albisteak

Iñaki Arregi beken lehen bi sariak jakinarazi ditu UEMAk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-28 : 16:57
Enara Eizagirre, Edurne Urrestarazu eta Ekhi Zubiriak osatutako ikerketa-taldeak jaso du 2019ko UEMAren Iñaki Arregi ikerketa bekaren lehen deialdiko bi sarietako bat. Udalerri euskaldunetara iritsi diren erdaldunek euskararekiko zer-nolako harremana, bizipenak eta iritziak dituzten aztertuko dute. 5.000 euroko beka jasoko dute horretarako, eta bederatzi hilabeteko lana izango dute ikerlana aurkezteko.

Beste beka tokiko garapen ekonomikorako estrategiak eraikitzeko marko kontzeptuala, arkitektura eta metodologiaren inguruko ikerketa egiteko izango da, eta Joseba Garmendia ekonomialari eta EHUko irakasleak eramango du hori.

Udalerri euskaldunak garatzeko proposamen zehatzak eta bideragarriak biltzeko helburuarekin jarri zuten martxan bekaren deialdi hau. UEMAk sortu du beka, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren babesarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Kontseiluarekin eta UEUrekin elkarlanean.

Iñaki Arregi UEMAko koordinatzaile eta sortzaile izandakoaren izena darama ekimenak (2010ean hil zen Arregi)

Erantzun

Sartu