Duela aste pare bat Errusiako politikarien Instagrameko presentzia bitxia aipatzen genuen, baina gaur hurbilagora gatoz: geurean haien antza duen liderra Santiago Abascal arabarra da, Vox alderdi espainol ultrako buruzagia. Zelako Instagram katxondoa, benetan.
Beharbada kanpaina ekintzetan (azaroaren 10eko hauteskundeengatik) zentratuegi dago azken egunetan eta mitin lartxo ikusten dira, baina tarteka Instagram jario putindarraren zantzuak agertzen dira, ukitu inperial espainolarekin jakina. Adibidez, margolan alegoriko historikoren bat tarteka:
Tradizionalismoa bateragarri da modernotasunarekin. Motoak, helikopteroak. Abascal superdinamiko batekin lotuta.
Dinamikoa, giharrak lantzen baititu. Abascal lider indartsu bat da.
Baina barne-bizitza ere badauka. Begiak altxatzen ditu, eta etorkizunari begiratzen dio, hausnarketa funtsezkoetan murgilduta.
Eta tarteka animaliak nola hiltzen dituzten joaten bada zezen-plazara...
View this post on Instagram
Animaliak maite dituelako da. Noski.
Erantzun
Sartu