Teknologia albisteak

Amua zine eta musika festibalean, Iñigo Muguruza gogoan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-29 : 16:25

Azaroaren 1 eta 2an izango da Amua festibala berriro Hondarribian, Itsas Etxea auditoriumean. Iñigo Muguruza hilberriari egingo zaion omenaldia izango da aurtengo edizioaren osagarri inportanteetako bat.

Azaroaren 1ean, ostiralarekin, hiru laburmetraia ziklo ikusi ahal izango dira:

  • Kimuak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin antolatutako programari esker ekoizten dituen lanak.
  • Ebrocorto. Espainiatik datorren bes6te bilduma bat, musikarekin lotutako film laburretan berezitua.
  • Zinegoak, gaylesbotrans tematikako gaiak.

Baita ere, Radio 3 irrati espainiarreko El Septimo Vicio saioaren emanaldia auditoriumetik bertatik, Tulsa taldearen akustikoarekin batera. Eta eguna amaitzeko, Uxoa Pub-en, Shakin’ Piñas DJ SET emanaldia: Richi Braü (Reichel), Miss Moöve (Cris) eta FeverGirl (Marta).

Azaroaren 2an, berriz, bi DJ emanaldi:

  • DJ m_fab + DJ PACCIONI
  • AMUA DJ SET

Bi kontzertu:

  • The Arritmicks (reggae taldea Hondarribia, Irun eta Alicanteko 10 lagunek osatua)
  • Marmoka eta Scooby Band (bi taldeak Txingudi badia ingurukoak)

Eta, beste ekitaldi berezi parea; batetik, 1980ko bideoklipen maratoia, eta Iñigo Muguruza zendu berriari omenaldia, osagai hauekin:

  • Bideo proiekzioak
  • Koldo Emeryren hitzaldia
  • Indidxabak taldearen kontzertua.

Binilo disken azoka ere egongo da bi egunetan Itsas Etxea auditoriumean.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago