
Maiatzean jaio zen Aragon TV Aragoiko telebista autonomikoan Charrín Charrán aragoierazko telebista programa, hizkuntza honetan egin den telesaio bakarra historian. Oso gutxitutako hizkuntza da aragoiera, eta telebista programa honekin aurrera egin duten arren, beste alor batzuetan arazo izugarriekin ari dira hizkuntzaren defendatzaileak. Esate baterako, Huesca hirian sarrerako kartel elebidunak, ongi etorria ematen zutenak Uesca hirira, kentzeko bozkatu dute udaleko zinegotzien gehiengoak.
Basque Industry 4.0 ekimenaren aurtengo urteroko biltzarra BEC erakustazokan izango da, azaroaren 20 eta 21ean, The Meeting Point goiburuarekin. Erakusketa bat egongo da (iaz 130 enpresek erakutsi zituzten euren proiektuak) eta bi eguneko egitarau bat bilkura eta hitzaldiekin.
Moodle LMS bat da, Learning Management System edo "ikaskuntza kudeatzeko sistema" bat, euskaratuta. Aukera anitzak ditu, eta online formakuntza emateko erabili ohi da. Azken bertsioa ezagutu eta praktikan jartzeko, oinarrizko gaitasunak landuko dituen ikastaroa izango da datorren azaroaren 6an, Bilbon.
Ikaselkar argitaletxeak ZIENTZIALARIAK bildumaren baitan argitaratzen duen seigarren komiki-liburua da Hipatiari eskainitakoa. "Hipatia, egia matematikan" izenburupean, matematikari, astronomo eta filosofo ospetsuaren bizitza eta zientziari egindako ekarpena haur eta gazteei gerturatzea du helburu. "Zientzialariak" bildumaren baitan, Ikaselkarrek argitaratzen duen seigarren komiki-liburua da. Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta zientziarekiko interesa piztea du helburu egitasmoak.
Euskal Etnopoloaren hirugarren mintegia egingo da datozen egunetan Baionako Euskal Museoan. Etnopoloa ikerketara emandako erakunde bat da, zeinaren osatzaileak diren Euskal Kultur Erakundea (EKE) eta EHESS, Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola. Ahozko ondareaz eta sorkuntza garaikideaz jarduteko hitzarmena sinatu zen 2017an Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalean babesean, eta lau urteko programa onartu zen,
Roxana Quispe Collantes irakasleak kitxuerazko lehenbiziko tesia defenditu zuen duela 15 egun Liman, Peruko hiriburuan. Milioika lagunen hizkuntza da kitxuera, Ekuador, Peru eta Bolivian hitz egiten dena, baina zapalkuntza historiko baten adibidea ere bai.