Teknologia albisteak

Industria 4.0 eta zibersegurtasuna, jardunaldi bat BEC-en

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-01 : 12:15

Basque Industry 4.0 ekimenaren aurtengo urteroko biltzarra BEC erakustazokan izango da, azaroaren 20 eta 21ean, The Meeting Point goiburuarekin. Erakusketa bat egongo da (iaz 130 enpresek erakutsi zituzten euren proiektuak) eta bi eguneko egitarau bat bilkura eta hitzaldiekin.

Aurtengo bilkuraren gai nagusietako bat zibersegurtasuna izango da, bilkuraren puntu hauetan nabaritzen dena adibidez:

  • Keynote hitzaldia: “Ziurgabetasun agertoki baten aurrean, zibersegurtasun eredu iraunkor bat nola eraiki. Gartner Consulting-eko Daniel Madrid zuzendariaren eskutik.
  • Zibersegurtasun ziurtagiriak gailu industrial konektatuentzat (SGS Group eta Ikerlan-eko adituekin).
  • Basque Cibersecurity Day delako goiz osoko jarduerak (21ean), besteak beste AEBetako ordezkariekin.
  • Web garapena: Zibersegurtasuna, dirulaguntzak eta aukerak. PuntuEus-ek antolatutakoa, ICANN, SPRI eta BCSC Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren presentziarekin.
  • FIRST Bilbao Technical Colloquia, tailer praktiko ba. Segurtasun intzidentzien erantzun eta segurtasun taldeen operazioari eragiten dioten kalteberatasun, gorabehera, erreminta eta bestelako arazo guztiei buruzko informazioa partekatzen da.

Beste ekitaldi interesgarri bat izango da Connecting Startup ekitaldia, lehen egunaren arratsaldean. Ekintzailetzako zita honetan, euskal ekosistemako startup, enpresa, mentore, inbertitzaile eta agenteen arteko networkinga egitea izango da koxka. Ekitaldi pribatua izango da, baina gonbidapena eska daiteke hemendik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago