Teknologia albisteak

Kitxuerazko lehenbiziko tesia idatzi eta defenditu da Perun

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-31 : 12:36

Roxana Quispe Collantes irakasleak kitxuerazko lehenbiziko tesia defenditu zuen duela 15 egun Liman, Peruko hiriburuan. Milioika lagunen hizkuntza da kitxuera, Ekuador, Peru eta Bolivian hitz egiten dena, baina zapalkuntza historiko baten adibidea ere bai.

Quispe Collantesen tesiaren gaia beste idazle baten kitxuerazko lana izan da. Andrés Alencastre izan zen 20. mendeko Cusco hiriko poeta bat, lurjabe aberatsa izatez eta bera ere letretan irakasle unibertsitatean, zeinak idatzi kitxueraz idatzi zuen poesia, Kullku Warak’a izena erabiliz bere lanak izenpetzeko.

Poetaren lanean Andeetako tradizioak eta katolizismoaren ekarpenak nola uztartu ziren analisatu du Quispe Collantesek. Poetaren erreibindikazio bat ere bada, ez baitute irakasten haren literaturarik Peruko kurrikulumetan. Tesigileak ere etxean ikasi zuen gurasoekin kitxuera, baina nagusi izan arte ez zuen ezagutu Kullku Warak’a.

Quispe Collantek balio sinbolikoa eman nahi izan zion bere lanaren defentsari, hemen deskribatzen den zeremonia batekin hasi zuelarik defentsa. Bi orduko kitxuerazko hitzaldi batekin jarraitu zuen gero, eta akademikoek azkenik Peruko sisteman ematen den gradurik handiena eman zioten tesiari.

 

Erantzun

Sartu