Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Google Word Coach, ingelesa hobetzeko "Egunean Behin" moduko bat

Sustatu
2019-11-04 : 09:15

Google Word Coach ingelesezko hitzekin praktikatzeko joko bat da, Google bilatzailearen bertsio mugikorrean erdi ezkutua dagoena. Android euskaldundu batekin egin ditugu aproba batzuk, eta interfazea ia osorik ingelesez dagoen arren, termino batzuk euskaraz agertzen dira (hala nola puntuazioa; ikus irudietan). Dena dela, ingelesezko oinarri bat beharrezkoa dirudi jokoan hasteko.

Lurrama 2019 Biarritzen, klima aldaketa ardatz

Sustatu
2019-11-03 : 12:52

Lurrama topaketa Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortu zuen 2017am, laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko: gizonak eta natura errespetatzen dituen laborantza. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta datorren asteburuan izango da Miarritzen. "Lurramak, ehunka laguntzaileen lanari esker, gomitatzen zaitu, erakusketa, merkatu, apairu, animazio eta giroan parte hartzeko!"

Kale-arteetan formakuntza Donostian

Sustatu
2019-11-03 : 08:50

Artekale elkarteak, Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak, formakuntza jardunaldiak antolatu ditu Donostian oraingo azaro honetan. Kale animazioa, pailazoak, dantza eta antzerkia kaleko eszenategietara egokituak... hori guzti hartzen dute baita kale-arteek.

Gazteak eta sare sozialak

Sustatu
2019-11-02 : 12:16

Gazteen Euskal Behatokiak 'Euskadiko gazteak eta sare sozialak' izeneko txostena aurkeztu zuen duela egun batzuk. 2018ko azaro eta abenduan egin zen datu-bilketa, baina orain jakinarazi dira emaitzak. Joerak 11 izeneko PDF-a argitaratu dute, "Euskadiko gazteen joeren koadernoak" goiburuarekin. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datu-bilketa dela kontuan hartu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››