Teknologia albisteak

Google Word Coach, ingelesa hobetzeko "Egunean Behin" moduko bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-04 : 09:15

Google Word Coach ingelesezko hitzekin praktikatzeko joko bat da, Google bilatzailearen bertsio mugikorrean erdi ezkutua dagoena. Android euskaldundu batekin egin ditugu aproba batzuk, eta interfazea ia osorik ingelesez dagoen arren, termino batzuk euskaraz agertzen dira (hala nola puntuazioa; ikus irudietan). Dena dela, ingelesezko oinarri bat beharrezkoa dirudi jokoan hasteko.

Mugikorreko Google bilatzailean edo Chrome nabigatzailean sartu behar duzu jokoa erabiltzeko. Egin Google bilaketa hau: Google Word Coach, eta jokoaren interfazea agertuko zaizu.

Esanahiekin asmatzea da kontua, sinonimo edo gertuko hitz bat eskatzen dizu sistemak, eta bi aukeraren artean aukeratu behar duzu. Egunean Behin-en baino errazago beraz ausaz asmatzea. Goiko irudian ikusten den bezala, grafikoak ere badira galdera batzuk, baina hor ere, aukera bikoitza. Kasu honetean, Egunean Behin-eko alderantzizkoa da: galdera da testuzkoa, eta erantzun posibleak grafikoak.

Emaitza zuzenekin puntuak gehitzen zoaz, 5eko txandetan (Egunean Behin-en 10ekoak), eta mailaketa bat eskaintzen dizu sistemak. Erantzun zuzen eta okerretan klikatu, eta informazioa duzu definizioen inguruan (ingelesez noski)

Zenbat jokatu daitekeen, zein mailara arte... ez dakigu. Jokaldi bakan batzuekin konformatu gara gu artikulu hau idazteko.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu