Lurrama 2019 Biarritzen, klima aldaketa ardatz
Lurrama topaketa Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortu zuen 2017am, laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko: gizonak eta natura errespetatzen dituen laborantza. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta datorren asteburuan izango da Miarritzen. "Lurramak, ehunka laguntzaileen lanari esker, gomitatzen zaitu, erakusketa, merkatu, apairu, animazio eta giroan parte hartzeko!"
Aurtengo goiburu eta gaia zera da: Klima, bizia da. Lurramako antolatzaileen aburuz, "klima nahasmenduak mehatxatzen gaitu (lehorte-ekaitzak-goseteak-jendalde lekualdatzeak...). Berotzearen ondorioak kaltegarriak izan daitezke naturarentzat, bainan ere jendartearen biziarentzat. Badakigu giza jarduerak egoera hortara eraman gaituela. Laborantzak ere mail hortan eragin du, laborariak lehen biktimak bilakaraziz."
Gaiaren inguruan gogoeta egiteko, honako mintzaldiak antolatu dituzte:
- Azaroaren 8an, ostirala, 11etan : Klima eta bioaniztasuna, gure elikadura jokoan ?
- Azaroaren 8, ostirala, 5etan : Gizartea mobilizatzen delarik
- Azaroaren 9, larunbata, 11etan : Klimarekin bateragarria den hazkuntza
- Azaroaren 9, larunbata, 3etan : Zer egiten ahal dugu orain eta hemen gure laborantxa praktikak hobetzeko ?
- Azaroaren 9, larunbata, 5etan : Gaur, nola egin biharko?Acclimaterra txostena Akitanian.
Gonbidatuen artean, lehen mailako bi pertsonaia:
- Valerie Masson Delmotte. Fisikari eta klimatologoa. 2018an, Nature aldizkariak hamar zientzialari garrantzitsuenen artean izendatu zuen. GIECeko (Klima aldaketari buruzko gobernu arteko taldea) kolehendakaria da.
- Pierre Sardo, italiarra, Slow Food mugimenduaren sortzaileetakoa eta Bioaniztasuna Fundazioko presidentea.
Erantzunak kargatzen...