
Literaktum edo "Hitzen hiria" Donostian egiten den jardunaldi eta ekitaldi sorta bat da, literaturaren inguruan antolatua. Aurtengo edizioa azaroaren 11tik 22ra egingo da, eta ardatz nagusi baten inguruan gauzatuko da: Literatura eta feminismoa.
Mundolingo Buenos Airesen sortu zen, eta munduko hainbat hiritan egiten da orain. Montrealen, Quebecen, joan den astean euskaldun bat izan zen, eta hark sarean kontaturiko esperiantziatik, artikulu bat ekarri dugu hona.
Kikarakada, txokolatearen inguruko ekimen bat, Lesbos uhartean dauden errefuxiatuei laguntzeko sortua. Erosi Kikara bat eta Greziako Lesboseko haurrei hezkuntzarako azpiegiturak eskuratzen lagunduko diezu, eta bide batez txokolate goxoz betetako katilu bat ere bidaliko diezu.
Duela egun batzuk Pedro Sanchez jarduneko Espainiako gobernuburuak iragarri zuen "Kataluniako errepublika digitalaren" ustezko asmoak eteteko lege-dekretu bat eta neurriak hartuko zituela Gobernuak. Lege-dekretua berehala iritsi da, Gobernuak proklamatu du jardunean dela, Espainiako parlamentu sistematik pasatu gabe, eta gaur argitaratu da BOE aldizkari ofizialean. Funtsean, edozein jarduera edo komunikazio elektroniko itxi dezake Gobernuak, urgentziaz, ordena publikoa edo kalte ekonomikoak bezalako aitzakia zabalekin.
Euskaltzaindiaren Sustapen sailak antolatzen dituen Jagon jardunaldien 24. edizioa izango da aurten, eta gaia zera izango da: Arlo sozioekonomikoa euskararen biziberritzean. Azaroaren 14 eta 15ean egingo da batzarra Bilboko Merkataritza Ganberan.