Teknologia albisteak

Gazteak eta sare sozialak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-02 : 12:16

Gazteen Euskal Behatokiak 'Euskadiko gazteak eta sare sozialak' izeneko txostena aurkeztu zuen duela egun batzuk. 2018ko azaro eta abenduan egin zen datu-bilketa, baina orain jakinarazi dira emaitzak. Joerak 11 izeneko PDF-a argitaratu dute, "Euskadiko gazteen joeren koadernoak" goiburuarekin. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datu-bilketa dela kontuan hartu.

Guztira, 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gazte elkarrizketatu ziren telefonoz.a: 408 Araban, 600 Bizkaian eta 504 Gipuzkoa

Gazte guztiak daude, praktikan, Interneten eta %99tik gora horien artean dira Youtube eta Whatsapp erabiltzaileak. Oso hedatua dago Instagram (% 81,1), eta Facebook pixkat gutxiago (% 58,5).

Enplegua bilatzeko asmoz enpresa eta profesionalei zuzenduriko Linkedin, Infojobs, Indeed eta beste sare sozial batzuetara dexente konektatzen dira. (% 41,4); Twitter %  37,7k erabiltzen dute  eta  Snapchat gutxiago, baina 5etik batek bai (% 19,5). Tinder, Meetic, Badoo eta ligatzeko aplikazio edo sareak ez dira oso erabiliak, inkestatuei kasu egitekotan (%5 bakarrik):

Aukera desberdinen artean, bat bakarra erabiltzeko aukera emango balitzaie, Instagram da gazte gehienek (% 52,1ek) hautatuko luketena.

Datu gehiego, Joerak 11 txostenean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago