2020ko maiatzaren 20an, Europako Batzordeak (EB) "Baserritik Mahaira" (Farm to Fork / F2F ingelesez) estrategia berria abiarazi zuen, elikadura-sistema justua, osasungarria eta ingurumena errespetatzen duena lortzeko. Hala ere, alorreko hainbat akademikok kritikak adierazi dituzte, eta lau hizkuntzatan guruna zuzendu diote EB-ri: euskaraz ere bai, hain zuzen ere.
F2F proposamenaren 23 akademiko elkartu dira hain zuzen, agiri bat prestatzeko, eta horietarik bi euskaldunak izanik, Mirene Begiristain eta Goiuri Alberdi, Europako Batzordeari zuzendu dioten gutuna euskaraz ere joan da, beste hiru hizkuntzatan egoteaz gainera.
Hona ekarri dugu euskarazko testu horren hasiera:
“Baserritik mahaira” estrategia berri honek puntu positibo ugari ditu, baina kezkak ere sortzen ditu. Horregatik, Europako hainbat unibertsitatea eta ikerketa guneetako 23 akademiko, tartean EHUko ikertzaile diren estrategia hau aztertzeko elkartu dira, elikagai sistema justu, osasuntsu eta jasangarri bat lortzeko egiten dion ekarpena baloratzeko.
Esparru akademikotik elikadura-sistema jasangarrira bidea egiteko kompromisoa daukagu, eta EE zoriontzen dugu epe luzerako ikuspegi bat eskaintzeagatik eta 2023rako elikadura-sistema jasangarrirako lege-esparru bat garatzeko proposamena egiteagatik. Mekanismo lotesleak eta legegintza-esparru koherenteak, integratuak eta eskubideetan oinarritutakoak funtsezkoak dira horiek betetzen direla bermatzeko eta proposatutako helburuak lortzeko.
Gainerakoa irakurtzeko, hemen.
Informazio gehiago, EHUren webgunean.
Erantzun
Sartu