Joan den asteartean egin zuen Mondragon Korporazioak 2020ko Kongresua, modu telematikoan egin ere. Nabarmentzekoa da biltzarrean lortutako marka berria: %97koa izan da euskararen erabilera. Guztira, 650 konpromisario egon dira bilerara deituta taldeko kooperatiba guztien ordezkariak.
Javier Goienetxea Kongresuko lehendakariaren lehen hitzak "koronabirusaren gogortasuna lehen pertsonan bizi izan dutenei eta haien familiei gogorarazteko" izan dira. "Besarkada bat eta gure elkartasuna luzatu nahi diet guztiei".
Aurrera begirako helburuen artean, honakoa nabarmendu dute kooperatibistek: "Posizionamendua hobetzea, lehiakortasunean, lankidetzan eta malgutasunean irabazteko, aldaketa disruptiboen aurrean". Hori lortzeko, Mondragonek zazpi ardatz estrategiko garatzeko konpromisoa hartu du:
Partehartzaile gonbidatu gisa, Euskaraldia dela eta, Kike Amonarriz Topaguneko lehendakaria Kongresuari zuzendu zaio, kooperatibek orain arte euskaraz eginiko bideagatik esker ona adierazteko eta Ariguneak identifikatuz (Kongresuko Batzorde Iraunkorra bera Arigune izango da) Euskaraldian parte hartze zuzena izatera gonbidatzeko. Halaber, euskararen erabilerari dagokionez, aipatu behar da aurtengo Kongresuan lortutako marka berria: %97 izan da euskararen erabilera.
Informazio gehiago, Tulankide.com
Erantzun
Sartu