Koronabirusaren gorakada berrien, gazteak ospe txarra hartzen ari direla entzungo zenuten... Eta horien artean, Iruñeko Mendillorri auzokoak, non nerabe guztiei egin behar dizkieten PCR probak egunetan. Ba, hara, bada Mendillorrin txalotzeko moduko beste zerbait ere: bertako Institutuko ikasleek, praktika gisa, aplikazio mugikorrak garatzen dituzte. 25 dituzte jada igoak Google Play-ra.
Duela egun batzuk iragarri genizuen Euskalgeo delakoa. Euskal Herriko zazpi probintzien maparekin jokatzen da horretan, baina lehentxoago beste bat ere garatu zuten:Navargeo (kasu honetan Nafarroa Garaiaren geografiarekin jokatzeko).
Beste aplikazio batzuk dira, adibidez:
Mendillorriko ikasleek irakasle bikainak eta teknologia laborategi interesgarri bat daukatela susmatzen dugu. Programazioa DBH-tik Scratch bidez lantzen dutelairakurri dugu, eta lehen urrats horietatik app hauek garatzera... tira, badago meritu handiko jauzi bat.
Animo neska-mutilak, garaitu birusa, eta segi programatzen. (Hain zuzen ere, PCR testak egiteko tokia Institutuan jarri dute!)
Mendillorri Apps: Google Playn, etaTwitterren.
Erantzun
Sartu