Teknologia albisteak
11

Euskara, 4. hizkuntza Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak egiten

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-27 : 14:38

Wikipedia proiektuen artean, badago bat bereziki interesgarria dena: Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak zeintzuk diren erabakitzea. Zerrendak baditu bere arazoak, bereziki Mendebaldean oinarritutakoa delako, baina urteen poderioz munduko beste txoko askotan interesgarriak diren gaiak sartu dira. 10.000 gai, hizkuntza guztietan irakurtzeko modukoak.

Publizitatea

8

"Utzi azalari", trans errealitateari buruzko komikia, Axpiren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-26 : 13:31

Maialen Lujanbiok 2017ko txapelkleta nagusian egindako hiru bertso gogoangarri oinarri hartuta egin du komiki hau Ainara Azpiazu AxpiHernaniko Dobera Euskara Elkartearen eskutik egin duen komikiak, Utzi azalari. Trans errealitateari begirada interesgarri bat, Espainiako Kongresuak haien berdintasunerako eta eskubideak bermatzeko lege proiektua onartu duenean.

13

Zuhaitz zaharrek uste zena baino bi aldiz karbono gehiago gordetzen dute, ikerketa batek erakutsi duenez

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-27 : 10:32

Zuhaitz eta baso zaharrek -landatu berriek eta, batik bat, zutoin-soroak baizik ez diren espezie bakarreko basoek ez bezala- daukaten garrantzia asko aipatzen da aspalditik, izan biodibertsitatea bermatzen dutelako, uraren zikloan daukaten garrantziagatik edo, azken hamarkadotan nabarmentzen denez, klimaren zoratzearen erantzule nagusietakoa den CO2 karbono dioxidoa beren zurean pilatu dezaketelako.

12

Ezkardak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-26 : 00:23

Udazkena trabatu zitzaidan eztarrian. Gauzak zer diren, udazale amorratua den honek sekula baino gogo handiagoa zuen aurten behingoz negua hel zekion. Gabon garaiko egun hiletara zuzenean jauzi egitea desio zuen; are, urtarrileko hotzenetara. Orbel umela nahaspilatu zitzaigun ahots-kordetan, eta leher eginda geunden Maialen Lujanbiok beste egun historiko bat horrela hasi zuenerako: "Gauzak gertatu daitezkeenean gertatzen direla nago, beti gertatu behar zuketena baino beranduxeago".

12

Trans auzia eta zerumuga komunista

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-24 : 21:59

Ez da lineala, ez du akumulazio garbi eta nabarmenekin funtzionatzen, itzulinguruz josia da zerumuga komunistarako bidearen mahasti eta olibadia. Langile mugimenduaren goraldi eta porrotetan mugimendutik beretik sortu dira, sarri, erreakzio muturrekoenaren piztiak ere (Alemania, Italia eta Frantziako faxismoa, neurri nabarmenean, langile mugimendutik, are antolakunde komunistetatik zetorren jendeak sortu zuen: Mussolini, Laval, Marion, Doriot).

7

dantzan.eus

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-24 : 19:53

1. Abiapuntua Xabier Alberdi Lonbide lagunak eta biok Zarauzko folklorearen inguruko ikerketa-lana argitaratu genuenetik bederatzi urte pasa dira, eta une egokia iruditu zait hauxe orduz geroztik eman diren aldaketa batzuei erreparatzeko. Gabonak gainean ditugunez, eta Gabon-garaiaz urtero dauka...

5

Martxoaren 3ko Memorialerako inbertsioa nabarmen murriztu du Gogorak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-24 : 12:28

2021eko otsailean, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Juan Carlos Elizalde gotzainak asmoen protokolo bat sinatu zuten Zaramagako San Frantzisko Asiskoaren elizan. Aipatutako lau erakundeek "egun historikotzat" jo zuten eszenifikazio hura.

24

"Euskal kultura taberna bat balitz, nik atetik gertu egon nahi nuke"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-24 : 12:27

"Liburu hau, azken finean, nire antologia bat bezalakoa da". Justu elkarrizketa amaitutzat emandako unean bertan bota du Poema liburu bat -irakurtzeko jarraibideak- lanaren definizioa Angel Erro idazle eta BERRIAko zutabegileak (Burlata, Nafarroa, 1978). Baina segundo bakarrera gehitu dio ñabardura. "Nire porroten antologia bat bezalakoa".

6

Baionako zakarrontziak "emakume ilehori" batekin alderatu ditu Yves Ugalde hautetsiak

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-23 : 17:51

La semaine du Pays basque aldizkarian idatzitako iritzi artikulu batek elkarte feministen haserrea piztu du. Bertan, Yves Ugalde Baionako kultur hautetsiak Baionako hondarkin sistema berriari buruz idatzi du; zehazki, hiriak jarri berri dituen zakarrontziei buruz. Hautetsiak horiek goresten ditu, eta, horretarako, metafora bat baliatzen du: emazte ilehori batekin alderatzen ditu zakarrontziak.

11

Leitzako hitanoa jasotzen duen liburua aurkeztu dute, "hiketan ikasteko"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-23 : 17:24

2022ko abe. 23a, 09:53 Hika eta noka. Noka ere toka! izeneko liburua aurkeztu zuten atzo arratsaldean, Leitzako Herri Aretoan. Fernando Oiartzunek Leitzako hiketari buruz egindako lana da, "hiketan ikasteko eta herria hobeki ezagutzeko" aukera ematen duena. Fernando Oiartzun Sagastibeltzak atondu duen Hika eta toka. Noka ere toka!

21

Akordioa Telimanen, Irizar autobusen garbikuntza azpikontratan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-23 : 17:08

120 greba egun egin ondoren, ELAk akordioa lortu du Telimanen, Irizar autobusak garbitzeaz arduratzen den azpikontratan. Abenduaren 22an lortutako akordioak, besteak beste, KPI bermatuko die langileei. Langileek greba mugagabea hasi zuten irailaren 19an. Teliman azpikontratak Irizar S.coop. enpresarentzat egiten du lan.

20

"Jendearen harrera beroa izan da inportanteena"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-23 : 13:11

BECen joan zen asteburuan emandako kontzertu bien ajea pasatu berri, Gasteizera begira jarrita dago Josu Zabala musikaria. Hertzainak taldeak hantxe emango du bere azken kontzertua, urtarrilaren 6an. Otxandioko Mekoleta auzoan, Zabalak eskuzabal hartu ditu ANBOTOko kazetariak. Elkarrizketa osoa jarraian idatziz.

3

Gabonak, Eguberriak ala Neguko oporrak?

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-22 : 22:18

Eskola askotan "Gabonak" hitzaren ustezko kutsu erlijiosoa dela eta, "Neguko oporrak" erabiltzen hasi dira. Ez deritzot txarto, baina ez dut uste "Gabonak" edo "Eguberriak" hitzak kutsu erlijiosoarekin lotu behar direnik. Azter ditzagun hitz hauen etimologia eta lotutako ohiturak. Eguberria, egun + berri, eguzkia berritzen edo luzatzen hasten den uneari egiten dio erreferentzia, neguko solstizioari, alegia.

11

Populismo literarioa

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-22 : 22:17

Iñigo Urkulluk lehendakaritzan bete duen hamarraldiaren aitzakian, elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiko Iñaki Guridik eta Euskal Telebistako Odei Esnaolak joan den astelehen goizean, EiTBren Bilboko egoitzan. Lehendakariak esan zuenez, beste hitzordu bat ere bazeukan egun horretan: Sánchez Galán Iberdrolako presidentearekin, hain zuzen ere. Zortzi egun lehenago, Urkulluren hiztegia dosierra argitaratu zuen egunkari honek (BERRIA, 2022-12-11).

39

Tellitu eta gaztelerazko bere liburua: "Kanporako proiekzioa eman nahi nion"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-20 : 16:05

Koldo Tellitu (Barakaldo, Bizkaia, 1966) Ikastolen Elkarteko lehendakariaren lehen liburuaren izenburua da 'Mi Yugoslavia, tan incomprendida'. Izenburuak iragartzen duen bezala, gaztelaniaz idatzi du. Zergatik? "Nire lehen proiektua da, eta hemendik kanporako proiekzioa eman nahi nion", esan du Berriak egin dion elkarrizketan, hemen estekatua doen horretan. "Ongi baloratu nuen. Agian gero euskaraz aterako dut", dio halaber Tellituk. Twitterreko erantzunen haria ere hor behar duzue, eta kritikak nagusi dira Tellituren opera prima hau kritikatzeko orduan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››