
Azkainen atxilotu zuten 2016an, Luhusoko armak suntsitzeko ekintza sinbolikotik aste gutxira. Azkeneko urteotan, Mikel Irastorza kazetari lanetan ari da Mediabasken. Parisen urtarrilak 5 ostegunarekin ukanen duen epaiketari begira, 90 kazetari baino gehiagok babesa eman diote. Euskaraz zein frantsesez, Euskal Herri mailako erredakzio anitzetako kideek, egoera azaltzen duen agiriaren bidez, sustengua erakutsi nahi izan diote.
Josu Lopez-Gazpio Munduko populazioa haziz joan da gutxienez azken 12.000 urteetan zehar. Azken hamarkadetan izugarria izan da hazkunde hori eta, gutxi gorabehera, hamabi urtetik hamabi urtera mila milioi pertsona gehiago izan gara munduan. 60ko hamarkadan 3.000 milioi biztanle zeuzkan munduak eta, gaur egun, 8.000 milioi baino gehiago gara.
Banketxeko langileak bezeroari "hori online egin dezakezu" esaten dion bakoitzean, langilea paparretik heltzeko tentazioa izaten dut. Amorrarazi egiten nau norbere lanpostua mehatxatzen duen teknologia aholkatzen aritzeak eta, hara, nola diren gauzak, gaur nik horixe bera egingo dut. Meteorito batek kolpatu berri du lan-mundua.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren (Bizkaia) aurka egin du, eta azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka ebatzi. Zehazki, erabaki du euskara ezin dela langileentzako betekizun gisa ezarri udalerri horretako gertuko kultur zerbitzuez arduratzeko enpresa bat kontratatzeko lehiaketan. Ebazpenaren arabera, ezin zaizkie eskakizun berak "inposatu" langile publikoei eta enpresa pribatu bati.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bidean zirela, gazteentzat eta orokorrean bertsozale guztientzat zerbait sortzeko beharra sentitu zuten Xalbat Alzugarai, Irantzu Idoate Funosas eta Leire Casamajouk. Ideia horretatik, Bertsuxurla proiektua sortu da. "Euskal Herri osoko bertsolari gazteen txapelketa informala da, lurralde desberdinetako bertsolari gazteak nahasten dituena" azaldu dio Xalbat Alzugaraik KAZETA.EUS atariari.
Wikipedia, Entziklopedia askea Artikulu hau aurkezleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus "Agirre". Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute ( Gasteiz, 1974ko urtarrilaren 1a) biokimikan doktorea da, eta, ofizioz, zientzia-kazetaria. 2003an defendatutako doktore-tesian aztertu zuen zelula-mintzak nola ezegonkortzen diren produktu biraletan bidez. Ziklo biraletan, zenbait prozesuk zelula-mintzaren hesiaren perturbazioa eskatzen dute, hala nola fusioa, fusio-proteinek sustatua, eta iragazkortasuna, biporinek eragindakoa.
Eskola publikoa ala itunpekoa; tartean, ikastolak. Beste zenbaiten artean, eztabaida hori hauspotu du Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako Hezkuntza Legea ontzeko prozesuak. Nondik dator bakoitza? Bi sareen jatorria eta bilakaera aztertu dute lau adituk, eta sistema dual horrek zer ondorio eragin dituen.
Aberatsentzako hiria dugu Donostia. Aberastasuna segurutzat jotzen duten eta, aldi berean, pribilegiatuak direla dakitenen lekua da. Donostiarrak ez daude harro beren posizioaz, baina ez dira horretaz lotsatzen. Arruntak diruditen autoak gidatzen dituzte. Alta, autoen mundua ondo ezagutuz gero, erraz igarriko diozu auto horiek auto arruntek halako bi balio dutela.
Emantzipatzea, lan merkatura sartzea edota lan duin eta kalitatezko bat edukitzea dira euskal gazteon artean atsekabe handiena sorrarazten diguten gaiak. Ekonomiari buruzko arazo horiek dira, kontu politiko edo beste hainbaten gainetik, 16 eta 35 urte arteko pertsonen egunerokotasunean ardura handiena pizten dutenak. Egoera hau Gurea Geroa izeneko makro inkestan oinarritutako txostenak jasotzen du.
Gaur goizeko 8retan jaso dugu deia Bogotatik: Australiako "Reseach Center for Endangered Languages" erakundeko bi hizkuntzalarik, orain arte ezagutzen ez zen Amazoniako tribu bat aurkitu dute eta ditugun datuen arabera, bizkaieraren arrastoak dituen hizkuntza bat hitz egiten dute. Fred Martin eta William Taylor uztailean abiatu ziren oihanera, linguistikoki sailkatu gabeko tribuen bila, Mongabay web gunean, [...]
Basquiñuelas herritik gertu dagoen soro batean malko edo hosto baten itxura duen berunezko objektu bat aurkitu dute. Lehen zantzuen arabera, baskonikoa izan daitekeen testu bat azaltzen da bertan, baina momentuz ez da idazkun horren interpretazioaren inguruko argibiderik zabaldu. ALEAk jakin ahal izan duenez, objektua alberjinia soro batean agertu da, testuinguru arkeologiko garbirik gabe.
Wikipedia proiektuen artean, badago bat bereziki interesgarria dena: Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak zeintzuk diren erabakitzea. Zerrendak baditu bere arazoak, bereziki Mendebaldean oinarritutakoa delako, baina urteen poderioz munduko beste txoko askotan interesgarriak diren gaiak sartu dira. 10.000 gai, hizkuntza guztietan irakurtzeko modukoak.
Eibarko Mandiolaballean daude Arrajola eta baserriak, elkarren parean, Urkotik behera datorren erreka-zuloak banatuta. Ba, nonork, nonoiz, harlozaz ('harlauzaz') estalitako harbidea egitea erabaki zuen, baserri bien arteko igarobidea errazteko. Nonork eta nonoiz, ez dagoelako oso garbi noiz egindakoa den.
Herrian hainbat dira gaztetxe baten beharra aldarrikatzen duten norbanakoak eta eragileak, eta abenduaren 10ean Eroski zaharra egon zen lokal hutsa okupatu zuen talde batek. Espazio horren jabeak, ordea, hormaz itxi ditu hiru atetik bi. Atzo egindako manifestazioaren espazio baten beharra aldarrikatu zuten. Protesta ekitaldiak herriko kale nagusienak zeharkatu zituen.